Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskovision 2011, berriz ere ondo pasatzeko prest

Sustatu
2011-05-15 01:05

Inolako asmo musikazale edo kulturalik gabe, aurreko bi urteetan egin dugun bezala, Sustatuk eta La Personnalite-k gonbidatzen zaituztegu Eurovision jaialdiaren gaua Euskovision bihurtzera.

Amaitua. Igaro da Eurovision 2011, ederto igaro genuen Euskovision egiten.


Argazkiak.org | Euskovision 2011, bannerra © cc-by-sa: sustatu

Larunbatean, 20.00etatik aurrera, piztu bi pantaila: telebistarena eta Sustatu.com eta ikusiko duzue primeran pasatu daitekeela.

Leihatila honen bidez egingo dugu jarraipena. Larunbatean, maiatzak 14, da Eurovisioneko finala 21.00etan. Gu 20.00etan hasiko gara motorrak berotzen. Parte hartzeko, etorri Sustatu.com-eko portadara, edo Twittter bidez #euskovision gakoa aipatu.

Iaz eta 2009an ze ondo igaro genuen ikusi eta irakurtzeko, hemen dituzu estekak:

Aurtengo Eurovision Düsseldorf hirian da, iaz Alemaniak irabazi baitzuen. Gaur eta bihar, bi finalaurrekoak izango dira, eta larunbatean, ohi bezala, finala.

Googlek irabazlea asmatzen lagun dezakeen aplikazioa garatu du, kontuan harturik herrialde bakoitzean bideo bakoitza zenbat biden eskatzen den, hori bozkatzeko sistemarekin erkatuz (hau da, Irlandakoa ageri da orain lehena, baina ez Irlandatik egindako Google eskaerengatik, baizik eta beste herrialde batzuetan hura bilatzen den kantitateak neurtuz).

Aupa Euskovision!


Argazkiak.org | Euskovision 2011 © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu