Teknologia albisteak

biltzarre

Erabiltzailearen jarduna

Euskara eta demografia: hil ala biziko erronka

2019-12-20 : 09:33

Orain dela 25 urte aurreikusten zen egoera bat zen eta urte guzti hauetan beste aldera begira egon gara, leku guztietan: elkarteetan, enpresetan eta batez ere administrazio publikoetan. Urtez urte jaiotza tasa jaisten ari da. Une honetan emakumeko 1,3koa da (beste batzuek pixka bat puztuta dagoela diote) eta horren barruan, autoktonoen indizea soilik kontuan hartuko bagenu, 1etik behera dagoela ikusiko genuke. Horrek zer esan nahi du: bada herri hau, ezagutzen dugun moduan, erritmo honetan 3-4 belaunalditan desagertu edo erabat desberdina izango (garela) dela.

Horregatik azaroaren 9an Durangon jardunaldi bat egin genuen euskal demografiari buruzko datuak jasotzeko, horiek zer ondorio ekartzen ari diren ikusteko, administrazio publikoak zer egiten ari diren ezagutzeko eta herri hau kontzientziatzeko eta egoera aldatzeko zerbait egiteko.

Euskera eta Demografia Jardunaldia azaroaren 9an Durangon

2019-10-30 : 17:06

Euskal Herria, Europako herririk zaharrenetakoa, epe erdira desagertu daiteke azken hamarkadan ikusten ari garen autoktonoen jaiotzen jaitsiera handiagatik, zahartze prozesuagatik, hainbat gazteren exodoagatik eta etorkinen etorrera masiboagatik. Inguruko herrialde batzuk politika demografikoak aspalditik bultzatzen ari dira, Frantzia esate baterako, baina Euskal Herrian ez da ezer nabarmenik egiten ari eta egoera gero eta larriagoa da. Gaiak ikuspegi asko ditu, aztertzeko ikuspegiak oso desberdinak, proposamenak seguruenik kontrajarriak… baina horri buruz hitz egiteko eta proposamen zehatzak egiten hasteko beharra handia da.

 

Nazio Ikurren II. Biltzarra urriaren 26an Iruñean

2019-10-24 : 10:28

Nazio Ikurren II. Biltzarra urriaren 26an Iruñean egingo da, Plazara Gunean (Kale Nagusia 31). Bigarren biltzar hau burujabetasunerako ikurrak bultzatzeko egingo da eta honako hizlariak izango ditugu: Patxi Zabaleta - Tomas Urzainki - Jose Mari Espartza - Eneko del Castillo - Iñaki Azkoaga - Andoni Espartza eta parte hartuko dugun herritarrok.

Urriaren 19an "Erromako inperioa: konkista eta deskonkista" historia jardunaldia

2019-10-09 : 18:56

Nola sartu ziren erromatarrak gure herrialdeetan? Nola egin genien aurre? Kantabriako gudu odoltsuan parte hartu genuen? Zein lurralde galdu genituen? Nola eutsi genien gure sistemari eta hizkuntzari? Nortzuk ziren Bagaudak? Erromatarrek noraino kolonizatu gintuzten? Nola deskolonizatu ginen? Zerbait zor diegu erromatarrei elikadura, nabigazio, arkitektura, hizkuntza… mailan? Eskoletan eta hedabideetan inoiz erantzun ez diren galdera hauek erantzuten saiatuko gara Hiztoriazaleok eta Biltzarrek antolatutako 1. Historialdi honetan.

Gobernantza herrikoirako proposamen bat: Batzarlabel

2019-06-26 : 23:48

Biltzarrek Batzarlabel ziurtagiria sortzeko prozesua abian jarri du eta orain eragile politiko eta sozialekin partekatu nahi du, txarto deitutako “demokrazia” honetatik “auzokrazia” edo benetako herritarren partaidetza bermatuko duen sistemara hurbiltzeko.

Euskal izenak bai, ingelesezko kolonizaziorik ez

2019-02-26 : 09:23

Eskutitz honen bidez dei egin nahi diegu euskaltzale guztiei gure herriaren “amerikanizazioaren” aurka borrokatu dezaten. Azken urteotan ugaritu dira Euskal Herrian ingelesez ipintzen diren izenak. “Urdaibai Bird Center”, “Basque Culinary Center” "BEC-Bilbao Exhibition Center", etab.

Ekimena 26rako: Etiketajea euskaraz, eta tabernetan ondo artatzea euskaldunak

2018-04-24 : 08:33

Izioki-Biltzarre taldeak euskeraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi du, beste gauza batzuen artean. Apirilaren 26an, ostegunean, lagun edo familiarekin egiteko proposamena dakar, euskarazko etiketaje okerra duten produktu zuriak salatzeko Eroskin (batetik), eta tabernetan deskontu ala saria eman, euskaraz nola artatzen gaituzten arabera.

Burujabetzarako ekimenen bilgune baten beharra

2017-11-06 : 09:19

Milaka urte iraun ondoren, Europako zaharrena den herri hau egoera larrian dago ikuspuntu askotatik ikusita. Hegoaldeko autonomia estatutuek edo Iparraldeko mankomunitateak ez diote bueltarik eman edo emango herri hau desagertzeko prozesuari baina harrigarria da ere, ondoan ditugun estatu bi horiekin ere, bizirik gaude, euskerak gure ezpainetan jarraitzen du, euskal nafar herritarren artean auzolanen bidez proiektu handiak egiten jarraitzen dugu… Bai, bizirik gaude eta bizirik jarraitzeko asmoa dugu baina, horretarako, burujabetza prozesu bati denon artean ekin beharko genioke. Azaroaren 18an jardunaldia Aubixan (Elgoibar): "Independentzia eta Burujabetza Jardunaldiak".