Nazio Ikurren II. Biltzarra urriaren 26an Iruñean egingo da, Plazara Gunean (Kale Nagusia 31). Bigarren biltzar hau burujabetasunerako ikurrak bultzatzeko egingo da eta honako hizlariak izango ditugu: Patxi Zabaleta - Tomas Urzainki - Jose Mari Espartza - Eneko del Castillo - Iñaki Azkoaga - Andoni Espartza eta parte hartuko dugun herritarrok.
Galdera hauen inguruan gauzatuko da biltzarra:
Orain urte bete Bilbon lehenengo biltzarra egin genuen, nazioa irudikatzen duten ikurrak hobeto ezagutu, gogoeta egin eta burujabetzarako bidean etorkizunean nondik joan behar dugun ikusteko. Ondoren hiru hitzaldi egin dira ekainean Bilbon, Altsasun eta Zarautzen eta hainbat pertsona ezagun gonbidatu genituen euren ikuspegia emateko. Partaideek ere gogoz esku hartu zuten eztabaida prozesu horretan.
Haien eta beste batzuen ekarpenekin Nazio Ikurren Gidaliburua osatu dugu eta Iruñan aurkeztuko da, bildutako informazio eta proposamen guztiekin.
Orain arte jasotakoaren arabera desberdintasun nabarmenak daude proposatutako irtenbideen artean baina, adostasuna bilatzeko gogoa ere badagoela sumatzen da.
Oro har, eztabaida hau gure aberria askatzeko falta den estrategia orokor horren barruan kokatu daiteke eta ikurren ikuspegi estrategikoa bateratzen bagoaz, askapen prozesuari laguntza handia emango diogu.
Biltzarrean ikurrak banan-banan aztertuko dira: historia laburra, jasotako proposamenak eta partaideei ere euren iritzia eskatuko zaie. Eta ondoren mahai ingurua egingo da, etorkizunean norantz jo behar dugunari buruz gogoeta egiteko.
Egitaraua (aldatu da, 17:00-18:30 tartea libratzeko)
09:00 Harrera
09:15 Aurkezpena: Nazio burujabetzarako ikurrak
09:30 Izena: Euskal Herria, Nafarroa/Nabarra, Baskonabarra, Euskadi, Baskonia, Nabarreus…
10:15 Bandera: Ikurrina, Nafarroakoa, Ikurrina-Nabarrako uztardurak (Nabarrina...), Ikurrina izarduna…
11:00 Atsedena
11:30 Armarria: Zazpiak bat, Bostak bat, Nafarroakoa…
12:00 Ereserkia: Gernikako Arbola, Nabarrakoak (Gorteetakoa…), Gora ta gora…
12:30 Nortasun Agiria: ENA, EHNA…
13:00 Egutegi nazionala: Aberri Eguna, Orreaga Eguna, Euskara Eguna…
13:30 Aldarria: Izan aske aberria aske izateko, Gora Euskadi askatuta…
14:00 Mahai ingurua: Eta eztabaida honen ondoren zer?
14:55 Jaime Albillos Arnaiz gomutan
15:00 Bazkaria: Txoko taberna
17:00 Tarte librea (Altsasukoak aske kontzentrazioa…)
18:30 Bisita gidatua Tomas Urzainkiren eskutik: Tras los pasos de la Asociación Euskara y su gran legado cultural, lingüístico y su simbología política. Abiapuntua: Foruen monumentua. Iraupena 19:30 arte (doakoa)
Lekua
Plazara gunea, Kale Nagusia 31, Iruña
Izena emateko
Bazkaririk gabe 15€. Bazkariarekin 30€. Laguntzako izenematea: 50€.
Koloretako gidaliburua barne. Kontua: Laboral Kutxa: 3035 0057 95 0570038687
Ondoren mezu bat bidali biltzarre@biltzarre.eus e-postara gidaliburuaren azken bertsioa PDFn eta laburpen bideoaren lotura jasotzeko, biltzar aurretik edukia aztertu ahal izateko, ahal izanez gero. Horrez gain biltzarrean bertan gidaliburuaren azken bertsioa banatuko da koloretan.
Erantzun
Sartu