Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Barandiaran Bekak etnologia alorreko ikerketa bultzatuko du 2016ko edizio berri honetan. Interesatuek 2016ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute euren proposamena.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak argitaratzen duen Anuario Eusko Folklore aldizkaria bere 50. zenbakira iritsi da. Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin kaleratu berri den argitalpenak Labayru ikastegiko Ander Manterola eta Gurutzi Arregi izan ditu zuzendari eta koordinatzaile, hurrenez hurren.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak Abenduaren 31 Jose Migel Barandiaranen bizitzan. Bere egunerokoetan idatziak (1924-1988) liburuxka argitaratu berri dute. Bertan, euskal ikerlariaren zertzelada autobiografikoak aurkituko ditu irakurleak.