Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Barandiaran Bekak etnologia alorreko ikerketa bultzatuko du 2016ko edizio berri honetan. Interesatuek 2016ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute euren proposamena.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren bekaren zuzkidura 10.000 eurokoa izango da eta norbanakoek zein lantaldeek hartu ahal izango dute parte deialdian. Horiek, Euskal Herrian zein kanpoan bizi direnak izan daitezke, beti ere euskal kulturaren alor horietan lan egiten badute.
Behin proposamenak jasota 2016ko abenduaren 31 baino lehen emango du epaiaren berri. Urtebeteko epea izango du jasotzaileak lana egiteko, nahiz eta sei hilabetez luzatu ahal izango duen, hala eskatuko balu. Epaimahaiak, halere, beka esleitu gabe utz dezake, irizpideen arabera aurkezturiko proiektuek ez badituzte baldintzak betetzen.
Bekaren aurrekariak
Sorreratik (1980) Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologia eta Antropologia-Etnografiarekin zerikusia duten lanak bultzatzea izan da bekaren xedea eta emaitza oso onak lortu dira. Euskal Herriko ikertzailerik esanguratsuenek hartu dute parte orain arte Barandiaran Bekaren ikerketa taldeetan.
Barandiaran Beka ikerketarako bi alderdietan Euskal Herrian erakarpen gehien duena dela esan daiteke eta horrek, ondorioz, bermatu egiten du Bekaren kalitatea.
Bekaren oinarriak lotura honetan
Erantzun
Sartu