Teknologia albisteak

«Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia» errezitaldia, Gasteizen

gaur : 11:07

Aurtengo EIZIE Egunaren karietara, elkarteak ekitaldi kultural bat antolatu du, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean: «Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia» errezitaldia. Martxoren 14an, Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), 13:00etan. Doako sarrera.

Genozidioa etengabekoa den honetan, palestinar ahotsak gurera hurbiltzeko beharraz oharturik eta itzulpena tresnatzat, palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko poesia errezitaldia da honakoa. Palestinarrak hiltzen, deserriratzen eta sarraskitzen dituzten bitartean, haien ahotsak hauspotu nahi ditugu tankeen aurka. Olibondoek zutik eta bonbek isilik  behar dute noizbait loreei buruz idatziko badute. Hauek dira martirien ahotsak kolonizazioaren zapalkuntzapean. Hau da hitzaren erresistentzia masakrearen aurrean.

Errezitatzaileak: Eider Beobide, Olatz Esteban, Oihane Gurrutxaga, Miren Irizar eta Ainhoa Salaberria

  • Eguna: 2026ko martxoak 14
  • Tokia: Gasteiz, Izaskun Arrue Kulturgunea
  • Ordua: 13:00 - 14:00

SENEZ itzulpen aldizkariaren 56. zenbakian, Isabel Etxeberria Ramirezek bildu eta editatu ondoren, hamalau itzultzaileren ahaleginari esker euskarara ekarritako poema bilduma eman genuen argitara joan den udazkenean: «Hamahiru poeta palestinar: gailendu dadila hitza».

Ondoren, APOA poesia taldeko kideek ahotsa jarri zieten poema horiei, eta entzungai daude Dinamoa sormen gunean.

Orain, berriz, emanaldi bat sortu dute poemen itzultzaileetako batzuek, eta EIZIEren Egunean estreinatuko dute.

Erantzun

Sartu