Teknologia albisteak

Android-eko app ekosisteman Googlek erabateko kontrola inposatu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 11:01

Android aplikazioen ekosisteman Google erabateko kontrola inposatuko du aurten. Edo inposatu nahi du. Irailera arteko epea baitago, Android mugikorretan aplikaziorik instalatu edo sistema horretako app-ak garatu ahal izateko Googlek ezarrui duen neurria indarrean sartu arte: Apple / iOS ereduan bezala, Android aplikazio bat garatu / instalatu ahal izateko, Googlen erregistro ofiziala egin beharko du garatzaileak, eta .APK askeak, Google Play denda ofizialetik kanpo bizi diren aplikazioak, ezingo dira instalatu Android mugikorretan.

Neurriak ekar dezakeenaren aurrean, software librearen eta garatzeko askatasunaren aldeko hainbat eragile Keep Android Open ("Android irekierari eutsi") mugimendua sortu zuten duela aste batzuk. Aste honetan, publiko egin dute gutun ireki bat Sundar Pichairi zuzendua, Google / Alphabet erraldoi teknologiko nagusiari. 

Neurri honek ekar lezake F-Droid bezalako zerbitzuen heriotza. Googlerekin derrigor lotzen ez diren aplikazioen denda edo merkatu ireki bat da F-Droid, eta han ere kezka larria adierazi dute neurriaren aurrean.

Neurria inposatzeko Googleren aitzakia da hau "segurtasuna bermatzeko" dela. Prakikan, 2026ko irailetik aurrera ezingo da Androiderako aplikaziorik banatu Googlen erregistratu gabe.

Enpresa komertzial gehienak dago denda ofizialetatik pasatzen dira jada, han dago publikoa, jende gehiema. Baina politika berri horrekin, edozein aplikazio banatzeko, nahitaez Play Storetik pasatzera behartzen zaitu. Dendaren kuotak ordainduz, kontu bat sortuz (identifikazio zehatza behartuz), eta Google-ren baldintza guztiak onartuz bide batez. Bueno, Apple-ren estiloa da, software guztia leku bakarrean zentralizatuta.

Googlek bota du erronka eta epea, baina ikusteko dago oraingik ea azkenean gauzatuko den hau globalki, edo Europako Batasunean atzera botako duten. F-Droidez gain, Galaxy Store (Samsung), GetApps (Xiaomi) eta horrelako denda komertzialekin zer gertatzen den ere ikusteko dago. Agian horrelako enpresek indar gehiago dute.

Eozein modutan software librearen askatasunarentzat kolpe latza da hau, Android-ek jatorriz abantaila hori baitzuen, software librea izatearena, zeren funtsean Android sistema eragilearen irekitasuna ere kolokan dago. Dendetako baimenen iraileko epemugaz gain, garapen inguruneetan ere eragina izaten ari dira Googlek ezarritako zenbait neurri. Garatzaile askok Android ROM sistema darabilte, libreki, paraleloan garatu den sistema eragilea, software librearen printzipioen arabera legalki eta egoki garatua; baina horren bidezko garapenak ere oztopatzen ari da Google.

Albiste batzuk honen inguruan: gaztelaniaz / ingelesez

Erantzun

Sartu