Euskarazko Wikipedia kudeatzen duen Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) Wikipediatik ikasgelara liburuxka argitaratu du, irakasleentzako hezkuntza baliabide irekien katalogo eta gida bat.
EWKEk nabarmentzen duenez, Wikipedia ez da soilik informazio-iturri bat, "ikasleek ezagutza sortzeko, aztertzeko eta partekatzeko espazio kolektiboa ere bada. Ikasleak ez dira edukiaren hartzaile pasibo, baizik eta ezagutza eraikitzen duten partaide aktibo bihurtzen dira."
Hezkuntzaren alorrean hainbat urtez egin du lan EWKEk, eta esperientzia horrek erakusten du Wikipediako proiektuek ikasgelam jaitasun konplexuak garatzeko aukera ematen dutela:
Alderdi konkretuetara etorrita, katalogoak zehatz azaltzen ditu hainbat baliabide:
"Digitalizazio librea euskal hezkuntza askatzeko" izeneko topaketan aurkeztu zuen atzo lan hau EWKEk. Topaketan dei egin zieten irakasleei, ikastetxeei, hezkuntzako eragileei deskargatu dezaten gida hau, eta kontaktatu EWKErekin gehiago lantzeko ikastetxeetara eramateko ideia hauek.
Interesatuok, beraz, adi baliabide hauei:
Erantzun
Sartu