PuntuEus fundazioak kudeatzen du euskarazko URL laburdurak sortzeko Labur.eus zerbitzuan "Plan Profesionala" deritzitena hobetu dute: taldean lan egiten duten erakunde edo enpresetan erabili daiteke orain, ez ibiltzeko erakundeko pertsona(kontu bakoitza bere laburdurak sortzen eta kudeatzen, baizik eta denen artean laburdura sorta bat elkrarbanatzen.
Labur.eus-en kontu profesionala duenak, orain aukera berri hauek ditu erabilgarri:
Iaz gehitu zituzten aukerak biribiltzera datoz aukera berriak. Iazkoetako bat izan zen laburdura pertsonalizatuak sortu ahal izatea, hala nola b.eus domeinuarekin sortuak, zeinak Berriak darabiltzan bere edukietarako. Esate baterako, b.eus/71d28cc9DL .
Goiko irudian, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak nola darabilen Labur.eus: gero Egunean Behin jokoan integratzen diren URLak sortzeko erabiltzen dugu, eta jokotik bideratzen diren klikak zenbatzen ditugu horreka, datu zehatz eta benetakoak eskainiz publizitatea / babesletza egiten dutenei.
Erantzun
Sartu