Teknologia albisteak

Euskaraz azpidatzitako 1.400 filmen muga gainditu dugu

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-01 : 09:49

Abuztuan kargatu ditugun marrazki bizidunetako azken bi filmeekin (neskato afgandar baten ibilerei buruzko The Breadwinner eta Viki Bikingoaren egokitzapen bat), 1.401 film luzeren azpidatziak daude une honetan gure webgunean, Azpitutuluak.eus-en. Urte amaierarako helburua: 1.500 film luze edukitzea gure katalogoan.

Hona gehitu ditugun azkenak:

Lehena ekoizpen europarra izanik, ba, bueno, zalantzatxo batzuk bere kalitateaz ikusita Afganistanen 20 urtez gertatu dena eta 2021ko uda honetakoa, baina tira, nolabait gaurkotasunarekin lotuta, hortxe duzue.

Viki Bikingoaren ekoizpen hau zehazki ez da oso ona, baina gure artxiboetan bada marrazki bizidun germaniko-japoniar haien ondorengo polit bat: Wickie und die starken Männer filma aktoreekin egin zen 2009an, Alemanian. Marrazki bizidunen izenburu ofizial aleman bera du, eta hezur-haragizko pertsonekin egina izan arren, oso txukuna izan zen emaitza, marrazkien ispiritu eta estetika oso ondo lortua, eta gidoi interesgarri bat tarteko.

Film horrek aktoredun jarraipen bat izan zuen, ez oso ona; baina hauetatik aparte, Viki gogoratzeko onena da Euskal Encodings-en dagoen marrazkien bertsio bikoiztu ederra errepasatzea.

Abuztu honetako beste ekarpen bat albotik etorri zaigu: Azpititulatuak Telegrameko kanalaren bidez nola ikusi hemengo film asko. Bikaina ekimena, zorionak eta eskerrik asko bultzatzaileei.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago