Teknologia albisteak

Batukaden Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Batukaden Topaketa antolatzen dugu urtero. Taldeka nahiz banaka, perkusioa maite dugunontzat festa! batukadentopaketa.eus

Erabiltzailearen artikuluak

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa larunbatean Arrasaten

2017-05-22 : 08:21

Euskal Herriko Batukaden Topaketaren helburua Euskal Herriko batukaden topaleku izatea da. Alegia, urtean behin ahal bezainbeste euskal batukada bildu, eta normalean banaka egiten duten lan hori azaleratzea. Aurtengo Topaketaren antolakuntza Lasarte-Oriako Dinbi Banda batukadaren eta Arrasateko Sambamaña taldeen artean ari gara elkarbanatzen. Arrasateko udalaren eta beste hainbat laguntzaileri esker da posible Batukaden Topaketa: Gaztea, Berria, TaPuntu, RECrea, Ausolan, AGT, Antza, Cantauri eta Copreci.

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan izena emateko epea zabalik

2017-04-24 : 11:30

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa 2017ko maiatzaren 27an ospatuko da Arrasaten (Gipuzkoa), “Batukaden soinue, jo ta sue!” lelopean. Izen-ematea taldeka edo banaka egin daiteke batukadentopaketa.eus web-orrian.

Badator Euskal Herriko Batukaden Topaketa, aurten Zornotzan!

2016-04-13 : 11:40

Aurtengo topaketa Zornotzan (Bizkaian) izango da. Zornotzako Zaparrada Batukada eta Lasarteko Dinbi Banda Asialdi Elkartea elkarlanean topaketaren edizio berri hau gogo eta ilusioz prestatzen ari gara. Zer egongo da aurtengoan? Tailerrak, Euskal Herri guztiko batukaden emanaldiak, bazkaria, animazioa eta kontzertuak… Faltako ez dena noski, perkusioa eta ondo pasatzeko gogoa izango da! Eman izena taldeka nahiz banaka, perkusio zaleentzat egun osoko festa!