Teknologia albisteak

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa larunbatean Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-22 : 08:21

Euskal Herriko Batukaden Topaketaren helburua Euskal Herriko batukaden topaleku izatea da. Alegia, urtean behin ahal bezainbeste euskal batukada bildu, eta normalean banaka egiten duten lan hori azaleratzea. Aurtengo Topaketaren antolakuntza Lasarte-Oriako Dinbi Banda batukadaren eta Arrasateko Sambamaña taldeen artean ari gara elkarbanatzen. Arrasateko udalaren eta beste hainbat laguntzaileri esker da posible Batukaden Topaketa: Gaztea, Berria, TaPuntu, RECrea, Ausolan, AGT, Antza, Cantauri eta Copreci.

Hazten ari da urtez urte Euskal Herriko Batukaden Topaketa eta aurtengoan 190 perkusiojolek hartuko dute parte, taldeka (13 talde) zein banaka (17 pertsona).
 
Parte hartuko duten taldeen zerrenda honakoa da:
  • Batukale – Bilbo (Bizkaia)
  • Dinbi Banda batukada taldea – Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Gatazka batukada – Busturialdea (Bizkaia)
  • Katxarrada musika kultur taldea – Sestao (Bizkaia)
  • K-tum-k – Aulesti (Bizkaia)
  • Sambamaña – Arrasate (Gipuzkoa)
  • Tukatukada batukada taldea – Gernika (Bizkaia)
  • Zaparrada batukada taldea – Zornotza (Bizkaia)
  • Zaratamba batukada – Getxo (Bizkaia)
  • Zestoako batukada taldea – Zestoa (Gipuzkoa)
  • Zo-Zongó! – Oarsoaldea (Gipuzkoa)
  • Zugatik batukada – Ugarte, Trapaga (Bizkaia)
Eta aurtengoan, lehen aldiz, bosgarren Topaketa ospatzeko Euskal Herritik kanpoko batukada gonbidatuak hartuko du parte Topaketan:
  • Saravá batukada – Santa María del Camí/Bunyola (Mallorka)

 

Egun osoko egitaraua izango da larunbatean, Maiatzak 27, Arrasaten. Ez galdu!

Erantzun

Sartu