Teknologia albisteak

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-24 : 09:51

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa 2017ko maiatzaren 27an ospatuko da Arrasaten (Gipuzkoa), “Batukaden soinue, jo ta sue!” lelopean. Izen-ematea taldeka edo banaka egin daiteke batukadentopaketa.eus web-orrian.

Zer da EHBT?

EHBT 2013. urtean Lasarte-Oriako Dinbi Banda batukada taldeak sorturiko festa da. Urtean behin ospatzen da eta, gaur egun, urtero Euskal Herriko herri ezberdin batean ospatzen da. 200 perkusiojole inguruk parte hartzea aurreikusten dugu aurten, taldeka edo norbanako gisa.

Urtero berritasunak txertatzen diren arren, egitura orokorrean honako osagaiak egon ohi dira: batukada taldeen emanaldiak herrian zehar, haurren tailerrak, parte-hartzaileentzat tailerrak, poteo girotua, partaideen bazkari herrikoia, ekitaldi nagusia taldeen emanaldiekin, sanbodromoa eta festari amaiera emateko kontzertua. 

Zeintzuk dira topaketaren helburuak?

Euskal Herriko batukaden bilgune izatea da festa honen helburua. Festa fresko eta erakargarri bat sortzea da beti asmoa, bai partehartzaile eta herritarrentzat ere.

Eman izena banaka nahiz taldeka: BatukadenTopaketa.eus.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu