Duela egun batzuk igarri genuen joera, Googlek euskarazko emaitzak berriro goian jartzen hasia zela, baieztatu da Googleren iragarpen batekin, eta PuntuEus Fundazioak eman dituen datuekin eta balorazioarekin. Bilaketetan erabiltzen duen algoritmoa eguneratu du Googlek, eta PuntuEus-ek bere barne ikerketan aztertutako lagina berrikusi ondoren, euskarazko emaitzen kopurua %73 dela baieztatu du, non eta uztailean kopuru hau %50ean zegoenean.
Googlek bereziki Kataluniako Aliantza Digitalak egindako eskaerei egin die erreferentzia beren mezuetan (hemen Googleren txioa, eta hemen blog sarrera bat). Katalanarentzat baliagarri dena, beste hizkuntza batzuetan ere gertatzen ari dela ematen du, eta zera adierazi du hain zuzen PuntuEusek, Josu Waliño Fundazioko zuzendari nagusiaren bidez: “Pozgarria da Googlek Interneteko euskal komunitatea entzun eta bere bilatzailean euskarari dagokion tokia berreskuratzeko urratsak eman dituela ikustea. PUNTUEUSetik lanean jarraituko dugu euskara bilatzaileetan eta ingurune digitalean orohar lehen mailako hizkuntza izan dadin”.
Euskarazko Wikipediaren kasua ere aipatu du Waiñok; "Datuek hoberantz egin dutela baieztatu da. Duela bi hilabeteko emaitzei erreparatuz gero, Google bilaketetan Wikipediako euskarazko emaitzak %45 soilik lehenesten ziren. Algoritmoaren aldaketen ondoren, %80 dira lehen tokian agertzen diren euskarazko emaitzak". Euskarazko Wikipediako emaitzen hobekuntza abuztuan detektatzen hasi ginen Sustatun.
Algoritmo aldaketa 2022etik sumatzen hasi zen egoera oker bat zuzentzera etorri da. Euskarazko bilaketa konfigurazioarekin euskara baztertuta ikusten hasi ginen, eta horrek, besteak beste, Wikipediako bisitetan gutxitzea eragin zuen,
Erantzun
Sartu