Teknologia albisteak

Vicomtech-en hizkuntza teknologia eta adimen artifizialeko lanketa batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-17 : 08:44

Duela aste batzuk jardunaldi baten berri eman genuen, Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Teknologiak: elkarrekintza, eraginkortasuna eta automatizazioa hobetzeko irtenbideak. Iragartzeaz aparte, Vicomtech ikerketa zentroak antolaturiko topaketa honetara bertaratu ere egin zen Sustatuko editoretza, eta errekamaran izan duguna oraintxe dakarkizueg, bertan ikusitako  gauza batzuen erreseina.

Jardunaldia Vicomtech enpresaren ekimena zen, eta hortaz, marketin kutsu bat ere bazuen kontuak (zilegia eta logikoa, baina hemen aipatzea tokatzen dena), baina intereseko proiektuak ezagutu genituen.

Hasteko, Thierry Etchegoyen eta Oscar Guadilla ITZULI itzulpen atomatikoaren inguruan mintzatu ziren, Eusko Jaurlaritzan fokua jarriz (Jaurlaritzak darabilen ITZULI sistema Vicomtech-en ekimena da). Esan zutenez, itzulpen teknologiakoak, besteak beste, euskararen erabilera sustatzeko balio izan du erakundean. Gainera, Eusko Jaurlaritzak itzulpen teknologikoa hainbat esparruetan erabili ondoren, horren inguruko interesa piztu izan du enpresa anitzetan. Kontsulta asko izan omen dira enpresenak euskara beraien baitan aplikatu nahi dutela eta. ITZULI itzulpen automatikoa: https://www.euskadi.eus/itzuli/ 

Ondoren, Aitor Alvarez eta Larraitz Eguren azpititulaketa automatiko elebidunen inguruan aritu ziren (EiTBn aplikatuta). Kasu honetan, erronka eta errekerimendu anitzak kontuan harturik, teknologiaren bidez, azpitituluak sortzeko tresna bat garatzea da helburua. Garatu nahi duten ezaugarri bat da azpidatzietan modu automatiko batean kolore desberdinak erabili ahal izatea da; hau da, kolorea aldatzen joatea segun eta zein pertsona hitz egiten ari den. Honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, ikus PDF hau.

Aitor Alvarezek eta Blanca Romerok ahots bidezko segurtasun biometrikoa eta iruzurraren aurkako teknologien inguruan hitz egin zuten. Natural Vox izeneko sistema batean ari dira lanean. Azaldu zutenez, ahots bidezko segurtasun biometrikoa hizkuntza zein testuarekiko independientea da eta gainera, egiaztapen azkarra eta iruzur eta inplantazioaren aurrean kontrol handiko tresna izan daiteke. Honako hau laguntzaile birtualetan edota sarbide kontroletan aplikatu daiteke, besteak beste. Natural Voxi buruz informazio gehiago hemen.

Adibide eta lekukotasunekin jarraituz, Iñaki Telleriak eta Manex Serrasek RESIVOZen inguruan hitz egin zuten. Hau da, elkarrizketa sistemen bitartez egiten den ahots-bidezko informazioaren erregistroaren inguruan hausnartu zuten. RESIVOZ gerontologia zerbitzuetako profesionalentzako tresna bat, haien bezeroekin elkarekintzan, informazioa erraz erregistratzen laguntzera bideratua dagoen elkarrizketa-sistema bat da. Egunerokotasuneko informazioaren registroa da aplikazio horren ezaugarrietako bat. Informazio gehiago, hemen.

Montse Cuadros lengoaia naturaleko ereduetara aplikatzen den Transfer Learningaren inguruan aritu zen, BBVA AI Factory izeneo erabilera kasua azalduz. Adimen Artifizialaren baitan Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua (NLP, ingelesezko sigletan) funtsezko eremuetako bat izan da jatorriz. Azken batean, hizkuntza da giza adimenari gehien lotzen zaion gauzetako bat. Ikaskuntzaren Transferentziaren kontzeptua eskuratutako ezagutza zeregin bat eginez berrerabiltzean oinarritzen da, antzeko zeregin berriei ekiteko. Honen inguruan informazio gehiago hemen.

Amaitzeko, Aitor Alvarezek eta Toni Garridok deepfake eta ahotsaren klonazioari buruz hitz egin zuten. Francisco Franco diktadorearen ahotsa nola sortu zen XREY podkasterako azaldu zuten. XREY benetako gertaeretan oinarrituriko historia podkast-a da eta Francoren ahotsa irudikatu ahal izateko, datu (bideo, audio, konferentzia...) asko bilketa egin behar izan zuten ondoren, saiakera anitzen ostean, azkeneko emaitzera iritsi ahal izateko. XREY podkasta hemen entzungai.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago