Teknologia albisteak

Ikus-entzunezkoen sortzaile berriak: dolarrak edo motibazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-24 : 10:37

Zuzenekoen eta ikus/entzun formatu berrien kontuan, plataformak dira kontu bat, eta beste bat sortzaileak eta sortzen dutena. Audio gelen edo podkast sozialaren kasuan, Facebook-ek egile/sortzaile ezagunak dolar ugariekin erosiko dituela jakinarazi da. Euskal esparruan ez dago dolarrik euskarazko edukiarekin (jakina, Twin Melodyak aparteko espezie erdaldun bat dira) baina ikus-entzunezko sortzailerik bai, euskarazko edukiak sortzen, eta horietako batzuk gaur gaueko Bakarrik Edo Bi saiora gonbidatu ditu Eneko Oroz @Ameslariak.

Facebook-ek podkast sozialen esparruan sortu duena, Clubhouse aplikazioaren edo Twiterreko Espazioen beren klona, Live Audio Rooms da, eta hori sustatzeko modua badauka Mark Zuckerberg-en enpresak: dirua.

Albisteen arabera, 10.000 eta 50.000 dolar arteko tratuak eskaintzen ari da Facebook, zuzeneko kontzertu eta saioak antolatzeko. Miley Cyrus (kantaria), Sherry Cola (umoregilea)... entretenimenduzko edukia banatzeko dirudi.

Horra Facebook-eko aukera berri honen interfaze batzuk,

Badu antza Twitter Espazioetan Bakarrik Edo Bi hasten denean agertzen denarekin ezta?

Gaur (asteazkena azaroak 24) hain zuzen ere, honetaz jarduteko aukera egongo da Eneko Orozek martxan jarritako audiogelan, 22.00etatik aurrera. Ez noski, zelako dolar tratuak jaso dituzten euskal sortzaileek, baizik eta (irudikatzen dugu) ze motibazio dagoen euskaraz sortzeko mikro-audientziatik askoz haratago ez zarela iritsiko jakinda. Orozen gonbidatuak izango dira:

Koadrila honekin bat egiteko, adi gaueko Bakarrik Edo Bi Twitter Espazioari, gogorakizuna ezarri hemen klik eginez.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago