Teknologia albisteak

Bakarrik Edo Bi: Twitter Espazioak probatzeko aukera gaur gauean, Eneko Oroz eta Sustaturekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-10 : 09:10

Twitter Spaces edo Espazioak sare sozial honen "audio adar" nahiko berria dira. Nola funtzionatzen duten? probatzea onena, eta gaur 22.00etan izango dugu aukera bat Eneko Oroz @Ameslaria sarelariak proposatu duelako topaketa bat. Sustatuk berak eskaini dio laguntza aproba honetarako, eta betetako 20 urteez eta egingo dugun #20Urte topaketaz jardungo du Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Orozekin. Baina ez bakarrik Luistxok eta Enekok... Twitter Espazio batek 10 hizlarirainoko tartea uzten du, eta gehiago biltzen bagara ere, antolatuko dira txandak hitza emateko. Esperimentuaren izena: Bakarrik Edo Bi.

2020. urte hasieran Clubhouse aplikazioak ireki zuen nagusiki bide hau, txat gela sozialaren eta podkastaren arteko nahasketa, iPhone-etan zebilen bakarrik, baina kopia gogoa piztu zitzaion bati baino gehiagori. Twitterrek apurka garatu du bere bertsioa, Espazioak, lehenbizi mugikor batzuetan bakarrik, gero web bidez ere bai. Nahiko txukuna da teknikoki orain duten produktua.

Eneko Oroz @Ameslaria sarean euskaraz gauzak probatu, berriz probatu eta "rebentatzera joatekoa" da. Bere ideien batuketa bat aurkeztu genuen duela aste batzuk hemen.

Ideia horietako bat gorpuzten joan da Oroz azken asteetan, materiala mahaian eta probak sarean, eta elkarrizketa edo eztabaidak edo solasaldiak egiteko Espazioak erabiltzea erabaki du. Joan den larunbatean aproba baterako deia egin zuen, eta hiruzpalau lagun elkartu zitzaizkion. Atzo beste soinu proba bat egin zuen. Gaurkoari ere, proba deitu diezaiogun, baina gonbidatuta zaudete denok. Deialdia, esan bezala, gaueko 22.00etan.

Espazioak nola dabiltzen azaltzeko bideoturoriala prestatu du Orozek. Hemen duzue:

Baina erraz laburtu dezakegu, klikatu hemen eta "gogorakizun" eskaera markatu, eta abisua jasoko duzue sartzeko. Mugikor bidez sartuz gero, hitz egiteko aukera ere izango duzue (kaskoekin, hobeto, kasu horretan). Web bidez, elkarrizketa jarraituko duzue, baina hitz egitea zailago (badaude moduak, baina konplikatuak dira). Bi lagun elkartuz gero bakoitza bere mugikorrarekin gela berean, kontuz, akopleak gertatzen dira.

@ameslaria jarraitzen baduzue edo gogorakizun markatu gauean, edo probatu esteka hau, bestela:

Espazioa irekitzean honako pantaila batzuk ikusiko dituzue mugikorrean,


Mugikorrean Twitter ez da euskaraz agertzen ezta telefonoa euskaratuta ere, horregatik erdara. Baina tira, hor duzue joan den larunbat gaueko Enekoren esperimentuaren bi irudi, batean nola bat egin dezakezu bat espazioarekin, eta bestean behin barruan bata dela asministratzaile, hiru daudela hizketan, eta beste bat dela entzule, baina eska dezakeela hitza...

Beraz, gaur azaroak 10, 22.00etan, beste aproba bat. Etorri, probatu, entzun, eta hitz egin ere bai.

Traola mugitzen den ere ikusiko dugu, #BakarrikEdoBi zeren eta Eneko Orozek izen hori jarri dio dena delako honi, Bakarrik Edo Bi. Estepan Aldamiz-Etxebarriaren telesaio mitikoan bezala, bat mandoetan, eta gu gonbidatuak, baina gure hitza ere entzuteko moduan. Ea jarraipena duen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago