Teknologia albisteak

Urteko 25 hitzak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:21

Argitaratu genuen nola UZEIk, Euskaltzaindiarekin batera, urteko hitza erabaki zuen duela egun batzuk: Muga-zerga. Aukeraketa hori osatu dute ondoren beste 24 terminorekin (izen bereziak, siglak eta esamolde modukoak badira tartean) 2025 urteko 25 hitzen zerrenda proposatzeko. 

Hona zerrenda (ordena geure erara moldatu dugu apur bat):

  1. Muga-zerga
  2. Norobirus
  3. Mexikoko golkoa: Trump-ek Gulf of America izendatua, eta zer diren gauzak, euskarazko Google Maps bertsioan jada ez delarik Mexikokoa.
  4. Ajoarriero: euskara da, berri-berria gainera, aurten erabaki baitu bere hiztegian sartzea Euskaltzaindia.
  5. Pommelier, Haritz Rodriguez euskal Interneteko beteranoaren ofizioa orain.
  6. Harausta, euskarazko toponimoa Lapurdin, frantses agintariek bazter utzia La Negresse izan dena L'Alegresse bihurtu dutelarik ofizialki.
  7. Narkotxalupa.
  8. Gazako Riviera, beste proposamen trumpista bat (badoaz lau zerrenda honetan jada).
  9. Berrarmatu, hau ere nazioarteko albisteetatik, hurrengo bixak bezalaxe:
  10. Pogrom
  11. Flotilla
  12. Ur mineral
  13. Polarizazio
  14. Superordenagailu kuantiko.
  15. Desiraungi: animalia bat extintzio edo iraungitzetik berreskuratu. 
  16. Itzalaldia. Apirilean gertatu zen Hego Euskal Herrian.
  17. Bizirauteko kit. 
  18. Konklabe. Hau ilustratu dute Egunean Behinen irten zen galdera sorta bereziarekin.
  19. EHU: Euskal Herriko Unibertsitatearen marka bakarra orain, ez areago UPV/EHU.
  20. Mitoaroa. Nola ez.
  21. Podium.
  22. Lapurreta. Louvrekoa, alegia. Baina Oroko santutegian gertatukoa ere bai.
  23. Txerri-izurri afrikarra.
  24. Soldadutza
  25. Alu zikin

Detaile gehiagorekin azaldua hitz bakoitzaren aukeraketa UZEIren webgunean.

Erantzun

Sartu