Anna's Archive proiektu pirata samarrak (artikulu propioa dedikatuko diogu laster) Spotify osoa kopiatu du, 300 terabyte musika eta metadatu, 86 milioi musika fitxategi. Oraingoz metadatuak askatzen hasi dira, estatistika multzo bat egiten ere bai datu horiekin, eta beren blog argitalpenean ulertu dugunagatik, badirudi musika fitxategiak ere jarriko dituztela sarean. Ondo mereziak ditu Spotifyk ekintza hauek, bere nagusia militarismo israeldarraren konplizea delako: Musikariak.eus-en bidez egin zaion euskal musikarien boikota Euskal Herriko eskalan inportantea dela uste dugu, eta globalki Anna's Archivek egin dezakeena termonuklearra izan daiteke.
Deskargatu duten multzoan, Anna's Archivek dio 256 milioi pista jaitsi dituela, baina hori 86 milioi artxibo musikal direla (ez dugu ondo ulertzen desberdintasuna), honek suposatzen duelarik entzundakoen Spotifyn entzuten denaren % 99,6 inguru.
Anna's Archive da, Libgen, Sci-Hub eta Z-Lib-ekin batera, material copyright-duna artxibatzen ari den Interneteko proiektu handiena. Munduko "liburutegi ireki" handiena osatu nahi dutela diote, "gizateriaren ezagutza eta kultura zaintzeko", eta orain arte nagusiki testu erako informazioa bildu dute. Baina nola beraien misioak ez duen bereizten informazio formatuen artean, aukera ikusi zutenean Spotify arakatu eta musika jaisteko, ba egin egin dute.
Anna's Archive iritziz, orokorrean, musika munduko biltegi desberdinetan ondo kontserbatuta dago globalki. Musikazale asko dago munduan CD eta LP bildumak digitalizatu, BitTorrent bidez edo beste baliabide digital batzuen bidez partekatu eta zehatz-mehatz katalogatu dituztenak, baina beste ahalegin gehigarri bat ondo etor daitekeela diote.
"Jakina, Spotifyk ez du munduko musika guztia, baina hasiera bikaina da", adierazi dute, bestalde.
Lehen metadatuen analisiak egiten hasi dira halaber. Blogeko artikuluan horietako asko argitaratu dituzte, adibideez generoaren araberako zenbat musika pieza entzun daitezkeen grafiko erraldoi honetan. Horren zati bat goiko ilustraziorako erabili dugu.
Anna's Archive domeinu desberdin eta aldakorretan agertu ohi da, segun non noiz zer blokeatzen duten. Une honetan, Hego Euskal Herritik bederen, bisitatu daiteke helbide hauetan:
Erantzun
Sartu