Egunkariaren itxieraz duela hamar urte idatzi eta sentitu genituena
2013-02-20 09:11
Duela 10 urte, Sustatun ere sentitu genuen Euskaldunon Egunkaria ixtearen danbatekoa. Orduko URL berberetan jarraitzen dute artikuluek, diseinua aldatuta, baina orduko testu berberekin, argazkirik izaten ez zuen Sustatu zahar hartan irten ziren bezala. Tartean, lehen berri eman zuena. Artikulu askok eguneraketak izan zituzten idatzi eta ordu gutxitara, eta azken bertsio egokituak dira artxiboetan ikusten direnak.
Egunkariaren itxieraren inguruko 2003ko otsaileko artikuluak: Bat | Bi | Hiru
Post esanguratsu batzuk:
- Itxieraren berri, erantzun andana handienarekin (ordura arte Sustatun izandako erantzun kopuru handiena)
- Lehen mobilizazio deiak.
- Donostiako manifestazioren berri.
- Pello Zubiria ospitaleratu zutela, shock egoeran utzi gintuen albiste bat
- Martxelo Otamendik espetxetik irtetean telebistan torturatu zituztela baieztatu zuenean. Bideo hura gogoratzekoa da gero.
- Bernardo Atxagaren artikulu gogoangarri bat (baita idazlearekin elkarrizketa bat)
Eta handik zazpi urtera, epaiketa. Artikulu sorta bat argitaratu genuen orduan ere, eta Imanol Muruak FAQ konpleto bat idatzi zuen atalka. Azkenean, 2010eko apirilean, absoluzioa.
Erantzunak kargatzen...