Martxelo Otamendik tortura baieztatu du espetxetik irten denean
Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendariak tratu txarrak baieztatu ditu, gaur gauean zuzenean ETB2 katean, espetxetik irten eta elkarrizketatu dutenean. Berari bi aldiz buruan plastikoa ezarri zioten itolarria igaroarazteko. Eta Joan Mari Torrealdai egurtu, gogor egurtu dutela dakiela ere esan du.
(Azken ordua 00:45) Eguneroren 6. zenbakia egina dago. Egunkaria kalean da, beraz.
Irten dira jada kalera Martxelo Otamendi, Inma Gomila eta Luis Goia. Soto del Real espetxean dago oraindik Fermin Lazkano, baina prozedura bihar itxiko du sendiak hura ateratzeko.
Kartzela berean daude beste presoak, salbu eta Pello Zubiria, ospitalean, inkomunikatuta, isolatuta. Datozen orduetan gertatu daiteke Pelloren deklarazioa.
Beste presoak telebista irudietan ikusi ditugu, eskuburdinekin Entzutegi Nazionaletik irteten. Txema Auzmendi apaiza eta Joan Mari Torrealdai Jakin aldizkariko zuzendaria elkarrekin lotuta ikusi ditugu.
Erantzunak kargatzen...