Teknologia albisteak
16

Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-04-12 : 14:04

Eguerdian jakin da albistea, absoluzioa Egunkariakoentzat. Baina akusatuen eskutik ere iritsi zaigu baieztapena: 5ak absolbituak. Hemen dago sententzia bere osotasunean, testu gisa: Absoluzio sententzia

Eguneraketa, 15.30. Sententziako puntu batzuk nabarmendu ditugu jarraian.

Sententziaren testutik pasarte batzuk dakarzkigu ona, destakatzea merezi dutelakoan.

Egunkaria ixtea ez zen zuzena izan

Itxierak ez zuen justifikaziorik, gehiegizkoa izan zen, eta zuzenbidearen kontrakoa izan zen.

El cierre provisional o temporal de Euskaldunon-Egunkaria no tenía habilitación constitucional directa y carecía de norma legal especial y expresa que la autorizara. El artículo 129 del Código Penal pudiera ser una cobertura incierta e insuficiente porque un periódico diario no admite ser considerado como una empresa cualquiera.

Errugabeak akusatuak, hedabidea, eta euskalgintza

Bost akusatuak errugabeak dira, baina Egunkaria ere bai: egunerokoari zer leporatu ez dago.

Ttampoco se ha acreditado ni directa ni indirectamente que el periódico Euskaldunon Egunkaria haya defendido los postulados de la banda terrorista, haya publicado un solo artículo a favor del terrorismo o de los terroristas ni que su línea editorial tuviese siquiera un sesgo político determinado, esto último, además, no sería delictivo. Por el contrario, incluso los miembros de la Guardia Civil que comparecieron como peritos reconocieron que no se había investigado si la línea del periódico era o no de apoyo a E.T.A., lo que hace incomprensible la imputación.

Are gehiago, euskararen mundua, euskalgintza delako hori, ez da ETA.

La estrecha y errónea visión según la cual todo lo que tenga que ver con el euskera y la cultura en esa lengua tiene que estar fomentado y/o controlado por E.T.A. conduce, en el proceso penal, a una errónea valoración de datos y hechos y a la inconsistencia de la imputación.

Funtsik ez akusazioan

Akusazioaren oinarriak oso ahulak ziren, eta arrazoibide batzuk iruzurtiak besterik gabe.

Primero se ha decidido cuál es la conclusión, de la que se predica, sin base, que es indiscutible, luego se buscan las señales, vestigios o indicios y, por último se rechaza cualquier sentido o explicación de estos que no apoye la conclusión.

Akusazioaren akatsak ugariak dira, baina baten bat azpimarratzeagatik, lekuko izan ziren Goardia Zibileko agenteak beren lana peritu gisa errepikatzearena. Perituen adierazpen horiek goitik behera arbuiatzen ditu sententziak: ez ditu kontuan hartzen.

En el caso ahora examinado la adecuación a la realidad o no de las conclusiones obtenidas por los funcionarios de la Guardia Civil las ha extraído directamente el Tribunal tras analizar la documentación que obra en la causa, sin que para ello haya sido preciso el auxilio de técnico alguno, pues los referidos informes sólo contienen como conclusión meras inferencias o deducciones de sus autores tras analizar los meritados documentos y piezas de convicción, labor que compete en exclusiva al Tribunal.

Tortura sinesgarria

Tortura akusazioak sinesgarriak dira, eta Xabier Oleagaren kasu zehatzean, gainera, hark adierazitako tratuagatik azaltzen du sententziak data batzuetan Oleagaren adierazpenaren eta ondorengo datu baten artean dagoen kontraesana.

En la valoración de las declaraciones de los procesados tiene especial relevancia que las denuncias de estos sobre malos tratos y torturas sufridos durante la detención incomunicada –que fueron relatadas con detalle en la vista oral y antes ante el instructor y objeto de denuncia en los tribunales- son compatibles con lo expuesto en los informes médico-forenses emitidos tras ser reconocidos en el centro de detención.

Erantzunak

Iñaki
2010-04-12 : 14:58

IRABAZI DUGU!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Orain, ekitaldian Europa osoan istorioa kontatzen.

Iban Arantzabal
2010-04-12 : 14:58

Berrian ere bai.


Bai, egia da!


Eskerrak!


Xabier Eskisabel
2010-04-12 : 15:09

Zorionak denei!!

Mendiola
2010-04-12 : 15:31

Berria.info pozez gainezka dagoela dirudi, ezin dut sartu eta!

Maialen
2010-04-12 : 15:40

ZORIONAK!!!! Garaipen handia euskararentzako!

Aitor
2010-04-12 : 15:56

Zorionak auzipetuei, batzuentzat behintzat bukatu da ameskaiztoa. Baina ez nago ados Iñakirekin. Irabazi? Ziur? Zer irabazi dugu? Ez galtzea eta irabaztea ez da gauza bera. Duela 7 urte gure hizkuntzan geneukan egunkari bakarra itxi ziguten. Irabazi? Gainera, ez da ahaztu behar oraindik beste auzia, ekonomikoa falta dela.



Hain irentsita al daukagu gure txikitasuna, absoluzio hau irabaztea dela pentsatzeko?

Jozulin
2010-04-12 : 16:08


"Ez baita garaipen bat izango, denetarik duen porrot sekulako baten ispilua baizik."



eta



"Bihar absolbitzen badituzte, pisu handia kenduko zaigu gainetik, horixe egia. Baina letxe txarra, ez."



zioen, besteak beste Anjel Lertxundik atzoko zutabean. Goitik behera ados.


loveof74
2010-04-12 : 16:57

Egia...hemen...zeinek irabazi du azkenean? libre geratu direnak, ez, behintzat. Libre egotea bere eskubidea zen, orain dela 7 urte eta gaur.

JJ Agirre
2010-04-12 : 17:35

Irabazi ezer gutxi...

Galdu, osasun puxka bat ere galduko zuten auzipetuek eta euren gertukoek.

Galdu, alferrik galdu dira indar eta baliabide asko urteotan, espainiar uniformisten eta kolonizatzaileen gehiegikeriei aurre egiten auzi honetan. Ez bakarrik horregatik, baina horregatik ere, egun, euskalgintza eta euskarazko prentsa ez dira duela 7 urte baino sendoagoak seguruenik, edo ez dira behar beste garatu.

Zorionak bakean utzitakoei hala ere. Orain buru-belarri aritu ahal izango dira berriz ere euskararen aldeko lanean. Irabazi ez dugu ezer irabazi, baina berreskuratu ditugu behintzat. Bejondeiela!

Koldo
2010-04-12 : 17:53

Irabazi: bost lagunek kartzela ez dute zapaldu behar. Beraientzat eta beren familiarentzat zein lagunentzat garaipen itzela.



Galdu: Euskaldunon Egunkaria itxita dago; pertsona batzuek atxiloketa eta torturak jasan behar izan zituzten; kartzela ere ezagutu zuten; 7 urte Damokles ezpata gainean.



Hala ere, ZORIONAK, bihotz-bihotzez!

Luistxo
2010-04-12 : 18:22

Bihar izenburuarekin, predikzio moduko bat idatzi zuen atzo Anjel Lertxundik Berrian:


Bihar absolbitzen badituzte (...), inork ez diezagula ospakizuna ozpindu demokraziaren garaipen bat izan dela esanez.

Noski, ezin zuen falta hori esango zuenik: Jose Antonio Pastor PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du, demostratua geratu dela, argi eta garbi, Justiziak Espainian funtzionatzen duela. Demostratu dena, literalki...


de forma absolutamente notoria que la Justicia en España funciona

Zaldieroa
2010-04-12 : 20:04

Zorionak!!

Gaur gaueko 9etan Iruñeko Nabarreria plazan bilduko gara, ez ospatzeko ("Justizia Espainian funtzionatzen duela" Jesus, Maria eta Joxe!!) baizik eta egunkariako langile ohi, gaurko langileak, kolaborazionistak, irakurleak eta abar elkarrekin pixka bat egoteko eta, noski, gure proiektuen alde topa egiteko.

Abisatuak zaudete!!

matx
2010-04-12 : 21:42

Zorionaaaaaaaaaaak!!

Iuju!!!!

Kain
2010-04-12 : 22:14

Ez ahaztu esandakoak:



- “El envilecimiento producto del terrorismo y del nacionalismo étnico ha impregnado en profundidad al llamado ‘mundo del euskera’, según demuestra que la mayoría de éste considere mucho más grave una acción judicial que todos los asesinatos terroristas. (…) Atajan cualquier crítica presentándola como ‘un ataque contra el euskera’. A la sombra de ese tabú intimidador medra una oscura trama de nacionalistas fanáticos y burócratas

de la ‘normalización lingüística’ que lleva la voz cantante en el caso Egunkaria”.

CARLOS MARTÍNEZ GORRIARÁN, ABC 5-3-03.



- “Es sobradamente conocido que la red terrorista y sus mallas subculturales tienen tocada buena parte de nuestro tejido institucional y social, por no hablar de nuestra textura moral, mientras que el nacionalismo gobernante se dedica, irresponsablemente, a obstaculizar sistemáticamente su desentrañamiento y a encabezar movidas como la presente (cierre de Egunkaria)”. FRANCISCO JOSÉ LLERA, EL PAÍS 8-3-03.



- “A muchos nos hubiera gustado que, puestos ya a sonrojarse sin sonrojo, los firmantes (Egunkariaren aurkako idatziarena) hubieran expresado vergüenza propia por no haber hecho pública una queja como la de ahora ante tantas manipulaciones educativas , teleprogramas infantiles, maniqueos, korrikas, kili-kilis o bertsos escandalosos (de los que, sin duda, algo sabe Joserra Garzia) que, a lo largo de los años, han ido cimentando la falsa asimilación entre euskera y nacionalismo

radical”. FERNANDO SAVATER, EL PAÍS 5-3-03

Joseba
2010-04-12 : 23:27

eskerrak absolbitu dituzten, baina garaipenik ez da hemen. gertaera tamalgarri batzuk tamalgarriago ez egitea, hori lortu da.



ikusi nahi nukena da Pastor jaunak zer esan zuen 2003ko otsail hartan. alegia, "itxaron egin behar da eta bla, bla, bla". Egingo ote du ETBk hemeroteka lantxo hori?



zazpi urteren buruan, bidegabekeria galanta buru dela ikusten da eta nekez ordain daitekela diruz inputatuek eta beste hainbatek jasan duten (euskalzaleok, orohar, dugun) kaltea.



eta prebarikazioaz eta gisakoez ari diren honetan, Garzonena txiste hutsa da Del Olmok egin duenarekin. ala ez?







Juan Martin Elexpuru
2010-04-13 : 10:34

Aupa, aupa, aupa! Zorionak Martxelo, Juan Mari, Xabier, Txema eta Iñaki! Gaur txanpainarekin ospatzeko eguna da, nahiz eta behazun eta negar-malko gustu apur bat izan.

Erantzun

Sartu