Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bernardo Atxagari elkarrizketa Egunkariaren gainean

sustatu - Sustatu
2003-02-28 10:02

Pozez manifestazioan, baina orain zer?: Gure lehenengo lana da aztertzea ibilbidea zein izan den. 70 urtetik, urterik urte, aztertu. Zein oinarri ideologikotan egon garen, ikusi ulertu gaituzten, zergatik... eta horren aurrean bi joera puntakoak dira argudiagarriak eta tarte garrantzitsu bat:

  • Gu inuzenteak (zentzurik bilblikoenean) garela, haurrak bezala... ez dugu errurik, ez dugu platerik hautsi... Jarrera hori arbuiagarria litzateke.
  • Ebroz behera denak aingeruak zintzo jokatu dutelada beste punta. Han bai dagoela demokrazia... Hau ere errudun profesionalaren alderdia da. Hau ere baztertu egingo nuke.
  • Tarte bat dago joera puntako hauen artean.

Kanpokoei begira: Izugarrizko garrantzia du norberaren etorkizunean zer den bestea. Ispiluak itzultzen dizun irudia. Guk hartzen dugu balioa besteak itzultzen digunean. Maitasuna ez da besterik, esaterako. Balioa ematen dio beste bati.

Balioa sumatzen ez duen gizarteak nekez egingo du aurrera. Horregatik da zinez garrantzitsua. Bigarren alde bat ere badu gaur egunean. Guri oso sinpatia gutxiz begiratzen diguten politika alderdiak... ba hori... etsipena ekartzen dit. Jende askok esaten du alperrik dela... Desesperazioa politikan ergelkeria da. Denbora aurrera doa eta horrelako erasorik gabe ere nahikoa arazo ditugu. Hizkuntzari eustea baldintzarik onenetan ere kosta egingo litzaiguke.

Batetik eta bestetik dauden kolpeak begiratuta eta alderdi politikoek zer egiten duten ikusita, kolpe eta kolpe, erori egingo gara, oso txikiak baikara.

Numantzia historiara pasa da, baina Numantziak galdu egin zuen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu