Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pello Zubiria ospitalera, deklaratu baino lehen

Sustatu
2003-02-24 17:02

Pello Zubiria da joan den asteko Egunkariaren itxiera operazioko hamar atxilotuetako bat. Zubiriak gaixotasun larria du, espondilitis ankilopoietikoa, eta kezka zegoen lagun eta senideen artean inkomunikazioak nola eragingo zuen.

Argiak ohar bat ere kaleratu zuen Zubiriaren osasunaz kezkatuta. Bere gaixotasunaren detaile gehiago Pelloren beraren Izorrategi.org gunean.

Bestalde, atxilotuen artean batek, Inma Gomilak, deklaratu du jada Juan Del Olmo epaile espainolaren aurrean, Gara-k bere webgunean argitaratu duenez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu