Euskalgintzak, Kontseiluaren bidez, larunbateko manifestaziora deitu du
Manifestazio erraldoi bat egingo da. Sindikatuetakoek, alderdi politikoetakoetakoek, euskaltzaleak oro har... Donostiara joateko deia egin dute. Zapatuan izango da, arratsaldeko 17:00etan, Antiguon.
(Azken ordua: 23:13) Kale agerraldiak hiriburuetan: Donostian 300 pertsona (tartean Mariano Ferrer, Martin Garitano, Teresa Toda, Joxe LeonOtaño, Mikel Markez... Bilbon Jende dezente batu da, Sabin Intxaurraga, Txutxi Ariznabarreta. Baionan ere egin dute elkarretaratzea. Gasteizen eta Iruñean ere izan da jendea kalean.
(Azken ordua :20:01) Euskaldunon Egunkariaren ordez: Egunero. Horixe izango da bihar kioskoetan erosi ahal izango duguna.
(Azken ordua: 19:45) Euskaleria.org-ko datu guztiak eraman ditu Guardia zibilak. Milaka euskaltzaleren datuen jabe egin da.
(Azken ordua: 18:49) Euskaldunon egunkariak idatzi luze eta mamitsua atera du, atxilotuen soslai eta guzti.
(Azken ordua: 18:30) Egunkariako langileek agiri bat atera dute. Oso osorik irakur dezakezu hemen klik eginda.
Goizean egindako bileran erabaki dute manifestazio hau egitea. Batzuk inkomunikatuta jarraitzen dute eta seguruenik bost egun inguruan horrelaxe izango dira. Hainbat azalpen eman beharko dituzte, seguruenik. Tartean euskaldunak zergatik diren. Seguruenik epe horretan ezingo dute ezta beraien abokatuarekin ere berba egin. Horixe da lege antiterrorista, eta dirudienez, horixe aplikatuko diete atxilotuei.
Andoainen batu direnek ere gogor salatu dute gertatutakoa eta manifestatzera animatu gura dute jendea. Lab-eko idazkari nagusi den Rafa Diez Usabiaga, EAJko Markel Olano EBB-koa, Joseba Alvarez Sozialista Abertzaleak-ekoa, Juan Martin Elexpuru Aralar alderdikoa, German Kortabarria ELAkoa, Kike Amonarriz eta Xabier Letona Argiakoak, Iñaki Irazabalbeitia "Elhuyar" eta beste hainbat eta hainbat.
Hainbat politiko, sindikalista eta euskaltzaleren adierazpenak irakur ditzakezu Sustatun bertan.
Elkartasuna adierazi dutenen mezuak ere badira pila bat beste helbide honetan.
Erantzunak kargatzen...