2008-2012ko Euskara Planaren ebaluazioa aurkeztu berri du Eusko Jaurlaritzak. Erabilera bultzatzeko laugarren plana da, baina Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak jakinarazi duenez, erakundeek ez dituzte ezarritako hizkuntza irizpideak betetzen. 'Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan txostenean' bildutakoaren arabera, hutsune nabarmenak ditu euskarak administrazioan. Ez da berria, ezta sorpresa ere. Baina 2013-2017ko planak diseinatzeko unea den honetan, hausnarketarako oinarri sendoa eskaintzen digu.