Teknologia albisteak

Jon Mattin Matxain

Erabiltzailearen aurpegia

Ikertzailea eta dibulgatzailea UPV/EHUko Kimika Teorikoko Taldean. Donostia (Basque Country). Kuantikari buruz idazten dut (ekuaziorik gabe) ยท kimikakuantikoa.blogspot.com.es

Erabiltzailearen artikuluak

#KulturaZientifikoa Zabaltzen

2013-09-23 : 14:43

Datorren asteazkenean, irailaren 25ean, goizeko 9:00tik gaueko 12:00 bitartean, Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zutenetik 230 urte betetzen direla, sare sozialetan Kultura Zientifikoa zabaltzeko ekimena burutuko da. Euskal tuitelari talde batek bultzatutako ekimen honetan, UPV/EHUko Kultura Zientifiko Katedra, Elhuyar Fundazioa, UEU, Iruñeako Planetarioa eta beste askoren partehartzearekin, #KulturaZientifikoa traola erabilita, Kultura Zientifikoarekin zerikusia duten txioak zabalduko dira Twitter-en bidez. Txio hauetan, gaiari lotutako estekak, argazkiak, bideoak etab. zabalduko dira (adibideak ikusteko, sakatu hemen)