Datorren asteazkenean, irailaren 25ean, goizeko 9:00tik gaueko 12:00 bitartean, Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zutenetik 230 urte betetzen direla, sare sozialetan Kultura Zientifikoa zabaltzeko ekimena burutuko da. Euskal tuitelari talde batek bultzatutako ekimen honetan, UPV/EHUko Kultura Zientifiko Katedra, Elhuyar Fundazioa, UEU, Iruñeako Planetarioa eta beste askoren partehartzearekin, #KulturaZientifikoa traola erabilita, Kultura Zientifikoarekin zerikusia duten txioak zabalduko dira Twitter-en bidez. Txio hauetan, gaiari lotutako estekak, argazkiak, bideoak etab. zabalduko dira (adibideak ikusteko, sakatu
hemen)
Jakintza arlo guztietako (Zientziak, Giza Zientziak, Gizarte Zientziak eta abar) gaiak jorratuko dira, baita Kultura Zientifikoak Hezkuntzan eta gizartean duen garrantzia ere. Hori dela eta, Unibertsitate zein Institutoetako irakasleak zein ikasleak, ikertzaileak, komunikazio zientifikoan lanean dihardutenak, erakundeak, eta oro har, nahi duenak parte hartzera gonbitea luzatua du.
Helburuen artean, Twitter-eko komunitate euskaldunean Kultura Zientifikoaren garrantzia bultzatzea da, honen inguruan ikuspuntu globala kaleratuz. Honetaz gain, gerora begira egin daitezkeen ekimen berrien harira, Kultura Zientifikoaren inguruan interesatuak gaudenon saretzea bilatzen du ekimen honek, topagune izatea.
Anima zaitezte ekimen honetan parte hartzen, zuen ezagutzak, laneko kontuak, eritziak etab. Twitter-eko komunitate euskaldun guztiarekin konpartituz. Ekimenaren inguruko informazio gehiago
hemen duzue eskuragarri.
Irailaren 25ean sarean topatuko gara!
Erantzun
Sartu