Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Gidaririk gabeko autobus zerbitzua hasi dute Las Vegasen (nahiz eta istripua izan duen lehenengo egunean)

Sustatu
2017-11-09 : 11:28

Beharbada ez du izango oihartzun handirik, baina atzokoa egun historikoa da: gidaririk gabeko lehenengo autobus zerbitzua jarri zuten martxan. Munduan lehenengo aldiz, Las Vegasen, 8 bidaiarirentzako minibus batekin. Orain arte antzeko hainbat proba ikusi izan ditugu (eta eman dugu horien berri Sustatun), baina atzokoa ez zen proba bat, benetako zerbitzua baizik. Benetako trafikoa, benetako bidaiariak,... autobus-zerbitzu normala, baina gidaririk gabe. Egun historikoa, beraz,... zalapartarekin hasi zena. Izan ere, lehenengo egunean bertan istripu txiki bat izan baitzuen autobusak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››