
Spotifyk azken orduetan egindako lan-deialdi batek sortu du zurrumurrua. Hardware produktu baten garapena gidatzeko arduradun baten bila omen dabil Spotify, eta berehala sortu da susmoa, ea Spotify bera ere bozgorailu adimendunen bat garatu nahian ari ote den, orain arte Apple, Amazon eta Google ari diren moduan.