
Irailean jokatu zen Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa eta datu orokor ikaragarriak utzi dizkigu: 64 herrialdek parte hartu dute aurten eta guztien artean 249.683 argazki berri igo dituzte Commons-era. Monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak guztiak, Wikipedia zein beste edozein lekutan libreki erabili ahal izateko. Euskal Herrian bigarren aldiz parte hartu dugu eta aurreko urteko marka hautsiz, 24 argazkilarik bidalitako 859 argazki jaso ditugu. Ekarpen ederra.
X. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egingo da datorren azaroaren 6an, Soziolinguistika Klusterrak antolatuta. Bilbon izango da, EHUren Bizkaia Aretoan. Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari eta egoera horren inguruko hausnarketa egingo da aurtengo jardunaldietan.
Erakundeen arteko koordinazioaren arrakasta itzela bailitzan, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak “Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” saldu berri digute, jakingo ez bagenu bezala Euskal Herrian ditugun konifero-baso bakarrak Araba mendebaldeko pinu-gorrien pinudiak eta Dueñasko pinudi txikia direla, Aleppo espeziekoa azken hori.