
Munduko zubi luzeena inauguratzen da gaur Txinan. 50 kilometro luze da baina ez da dena zubia, 6.7 kilometro luze den itsaso-azpiko sekzio bat baitauka, eta haren mendebalde eta ekialdera, bi zubi erraldoi, handiena 29.6 kilometrokoa. Sarrera-irteerako egiturak kontuan hartuta, 54 kilometroko luzera ere zenbatu dute batzuek. Hong Kong eta Macau kolonia zaharrak lotuko ditu zubiak, kontinenteko Zhuhai hiritik igarota.
Erresuma Batuko hiriburuaren 24 orduko gora-beherak batu dituzte time-lapse batean. Bada panoramika zabal eta handiagorik (320 gigapixeleko irudiak ere egin izan dira Londresen bertan), baina 7,3 gigapixeleko honek badu berezitasun bat: orduaren arabera kontsultatu daitezke Londresko auzoak, egunean zehar nola aldatzen den erakusten digularik.