
Hautsak harrotuta daude TxioHerrian, Twitterreko euskarazko komunitatean. Patxi Huarte Zaldieroak esana: "Euskal TxioHerria arriskuan dago. Bai, jakin badakit hor kanpoan mundu bat dagoela, entzun dudanez, harreman fisikoekin eta zuhaitzen pean egiten diren arratsaldeko pasirekin, muxuekin eta guzti. Baina gure TxioHerria ...Auzolan bat da!. Uzten badugu euskal kulturak pairatuko du."
'El que fuma, bebe y canta' liburua kaleratuko nahi dute, udazkenean, Kubako hiru lagunek. Ray Fernandez musikari kubatarraren abestiak izango dira ardatza, Aristides Hernandez, Aresen marrazkiek ilustratuko dute. Hirugarren kubatarra Joseba Sarrionandia da: proiektua antolatzeaz eta hitzaurrea idazteaz arduratu da.
Youtubeko bideoetatik musika erauzteko zerbitzu ezagun bat, Convert2MP3, itxi berri dute. Dozenaka milioi lagunek erabiltzen dituzten tresnak dira, eta perretxikoak bezala sortu baina itxi ere egiten dira. Adibidez, euskaratuta ere bazegoen YouTube-MP3 zerbitzua 2016an itxi zen (2013an iragarri genuen Sustatun euskaraz zegoela).