Teknologia albisteak

Literaktum jardunaldietan, ardatza "literatura eta feminismoa" izango da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-07 : 08:29

Literaktum edo "Hitzen hiria" Donostian egiten den jardunaldi eta ekitaldi sorta bat da, literaturaren inguruan antolatua. Aurtengo edizioa azaroaren 11tik 22ra egingo da, eta ardatz nagusi baten inguruan gauzatuko da: Literatura eta feminismoa.

Emakume idazleek osatutako multzo nabarmen bat bilduko dira gonbidatyen artean: Elvira Sastre, María Sánchez, Espido Freire, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina Rosenvinge, Paula Bonet, Eider Rodríguez, Kattalin Miner, Lucía Baskaran, Luisa Etxenike, Marta Sanz eta Cristina Morales (urrian 2019ko Espainiako Literatura Sari Nazionala jaso duena). Tamalez, ez dirudi azkenean Olga Tokarczuk nobel sariduna (2018koa, baina duela hilabete emana) etorriko denik; konpromisoak pilatuko zitzaizkion beste nonbait, baina 2020ko martxorako iragarri du bisita.

Autore euskaldunen artean, liburuak argitaratu berri dituzten Bernardo Atxaga, Ibon Martin eta Karmele Jaio ere izango dira. Eta euskarazko beste ale aukeratu batzuk jarraian (ez dira guztiak, kontsultatu egitaraua mesedez):

  • Egunero hasten delako Saizarbitoriaren eleberriaren 50. urteurrrena dela eta, azaroaren 16an ibilbide literarioa Saizarbitoriaren Donostia barna. Azaroaren 18an eleberriaz mahainguru edo solasa, Iratxe Retolaza, Lourdes Oñederra eta Itxaro Bordarekin Klub Aretoan.
  • Literatura eta feminismoa: Emakumeen hitzak eta gorputzak, Lucía Baskaran, Kattalin Miner, Eider Rodríguez (azaroaren 20an Ernest Lluch kultur etxean)
  • Prosan pentsatu, poesian pentsatu. Angel Erro eta Iñigo Astiz, Kaxilda Liburu-dendan azaroaren 23an.
  • Ekitaldi berezien artean, "Bestaldearen bestaldean" ikus-entzukizuna, Harkaitz Cano, Maite Larburu eta Ion Olanoren eskutik (Azaroak 18, Klub Aretoa, 19:00).

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago