
Orain diseinua! Euskadi eta industria erakusketa Donostiako Tabakaleran ikus daitekeen produktu industrialen erakusketa interesgarri bat da. Datorren urteko otsailaren 9a arte dago irekita, egunera, eguerdiko 12.00etatik iluntzeko 20.00ak arte.
Reuben Wu sortzaile ingeles bat da, batetik ezaguna Ladytron tekno taldeko musikarietako bat delako, baina azken aldi honetan sortu dituen argazki ikusgarriengatik. Esposizio luzearekin gauez egindako argazki hauen trukoa zera da: drone batekin argiztatzen du eszena, argiztapen efektua emateaz gain bere bidearen aztarna misteriotsua utziz aldi berean.
Iruñeko Udalak Twitterreko bigarren kontu bat sortu zuen duela bi aste, elebitan jarduten zuen lehengo kontu bakarretik euskara bistatik kentzeko helburuz, hainbat lagunek salatu dutenez. Ondorioz, kanpaina egon da euskarazko @Iruna_udala jarraitzeko eskatuz, eta bart gauez sorpassoa gertatu da: euskarazkoak @Pamplona_ayto gaztelerazkoa gainditu du jarraitzaile kopuruan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bildumen zentroa da Gordailua. 60.000 objektu baino gehiago biltzen ditu: arkeologikoak, etnografikoak, historikoak, artistikoak... Kultur ondasuna iraunaraztea du helburu nagusia, oraingo eta geroko belaunaldiek goza dezaten. Eta bisita gidatuak daude berori hobeto ezagurtzeko.