Teknologia albisteak

Euskal diseinu industrialaren erakusketa ederra Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-11 : 11:25

Orain diseinua! Euskadi eta industria erakusketa Donostiako Tabakaleran ikus daitekeen produktu industrialen erakusketa interesgarri bat da. Datorren urteko otsailaren 9a arte dago irekita, egunera, eguerdiko 12.00etatik iluntzeko 20.00ak arte.

Gillermo Zuaznabarrek zuzendutako erakusketa bat da, eta bilduma egiteko ehun enpresa baino gehiago aztertu ditu, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aukeratu ahal izateko.

Lau ataletan antolatu dute erakusketa, eta ibilbide kronologiko bat egiten du euskal diseinuaren historian zehar, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte. Mota askotako lanak daude ikusgai: artisautza-lanak, armagintza-produktu eta -tresnak, makinak eta lanabesak, eraikuntzarekin, ehungintzarekin, altzariekin eta kirolarekin lotutako obrak... 

Toki zehatz bateko lanak nabarmentzen badira bilduman, Eibarkoak dira horiek. Eibarko Armagintzaren Museotik eroandako piezak daude Tabakaleran ikusgai, hala nola Lambretta moto eder bat, armak (BH markako pistolak edo eskopeta ederrak), eta baita BOJ edo El Casco etxearen metalezko pieza gogoangarriak. Esate baterako, ilustraziorako hautatu dugun irudia, BOJ markako botilak irekitzekoa, haren diseinu eta patente orijinalerako sortutako zirriborroetako batzuekin. David Olañetak 1930eko hamarkadan diseinatutako palanka bikoitzeko kortxoa kentzekoa pieza zoragarria da, beti praktikoa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago