Teknologia albisteak
6

Udagoieneko gau batean jazoa

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 19:53

Ezin nuela salaketarik jarri esan zidan. Salaketa jartzeko kutxa behar nuela, telefonoaren kutxa. Zer kutxa eta zer luntxa, ostu egin zidatena telefonoa izan zen, ez kutxa. Baietz, baina kutxa zela garrantzitsuena. Ea ba ote nuen. Kutxa? Ez. Zenbakia zen gakoa, eta hori kutxan zegoen. Telefonoak ere baduela zenbakia eta horrekin ere sala nezakeela lapurtutako telefonoa.

Publizitatea

20

Miren Agur Meabek irabazi du Espainiako Poesia Sari Nazionala

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 19:41

Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) irabazi du espainiar Estatuan poesiagintzan ematen den saririk garrantzitsuena. 'Nola gorde errautsa kolkoan' (Susa) bildumak zabaldu dio bidea sariraino, euskaraz idatzitako lan bati ematen zaion lehena. Epaimahaiaren arabera, "desiraren eta heriotzaren inguruko hausnarketak batzen ditu, nostalgia eta denboraren igaroa etengabe elkar gurutzatzen dira hitzaren bidez gozamenaren bilaketan".

11

Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 18:08

"Maisukiro uztartzen ditu urteen iragatearen samintasuna eta bizitasun eta freskotasun apurtezina". Espainiako Poesia Saria hautatzen duen epaimahaiak hitz horiekin laudatu du Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsak kolkoan liburua (Susa). Haien erabakiz, Meaberen lanak jasoko du aurten Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen du saria.

8

Gazte lapurtarren atxiloketak salatzeko manifestazio bat Baionan

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-18 : 00:34

"Ez gaituzte gelditu! Euskal Gazteria borrokan!". Agiri berri bat zabaldu du U14 kolektiboak irailaren 15ean iragandako atxiloketen harira. Operazio "errepresiboa" salatzeko eta "borrokan segituko" dutela agerian uzteko, manifestazio bat antolatu du talde honek Baionako herriko etxearen aitzinean, 19.00etan. Joan den asteazkenean, lau gazte atxilotu zituen poliziak Urruña eta Hendaian uztailaren 14an Donibane Lohizunen iragan ziren gertakarien harira.

13

#TPGNSozialista

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 22:57

GKSk eta IAk antolatuta, Altsasun (Nafarroa) izango da aurtengo Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista, urriaren 8tik 12ra. Hainbat auzi politikoren inguruan hausnartzeko aukera izango dugu, eta aisirako eskaintza zabala izango da. Egitarauaren nondik norakoak eta sarrerei buruzko informazioa datozen egunetan argitaratuko dugu.

12

Amurriora martxa egin dute Tubacexeko langileek greba mugagabearen 219. egunean

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 16:54

Tubacexeko langileek otsailean abiatutako greba mugagabeak 219 egun bete ditu gaur. Mobilizatzen eta borrokan jarraitzen dutela aldarrikatzeko, Amurrioko piketetik martxan abiatu dira grebalariak, Amurrioko Udaletxeraino. Bien bitartean, enpresa batzordea zuzendaritza taldearekin batzartu da eguerdian, eta une honetan bilduta jarraitzen dute bi aldeek. Jaurlaritzako Enplegu Sailarekin asteazkenean izandako bileran bertan zehaztu zuten gaurko hitzordua, lan gatazkari aterabidea ematea helburu.

11

Lizarra Ikastolan izan dira gaur Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 16:39

Aurretik, Koldo Leoz Lizarrako alkateak harrera egin die euskaltzainei herriko udaletxean; ekitaldian, alkatearekin batera izan da Unai Errazkin Euskara Ba...

14

Copyleftaz bi hitz eta argudio gaupasero bat

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 15:28

Bizitzak aurrera egin ahala, uste dut gauza geroz eta gutxiago ulertzen ditudala. Adibidez, astelehenean eztabaida handi samarra piztu zen lizentziamendu eredu baten inguruan. Hitz egin dezagun horretaz. Gertatutakoa laburbiltzen saiatuko naiz, eta esan gabe doa ezin didala inork eskatu, kazetaritzak ustez berezko beharko lukeen inpartzialtasuna. Ni ez naizelako kazetaria.

6

Iritzia: Fenomenoak

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 15:10

Lur Albizu Etxetxipia Ez dakit zuei gertatuko zaizuen edo bakarrik nire inpresio tonto bat den. Beharbada ez du errealitatearekin zerikusi handirik eta obsesio txiki bilakatu zait. Gizonak ikusten ditut toki guztietan. Gizonak hemen, gizonak han. Gizonak hitz egiten, gizonak eztabaidatzen, gizonak espazioa hartzen. Gizonak aldaketak sustatzen, gizonak tradizioaren alde, gizonak pozik, eta gizonak harrituta.

12

Zientzia dekolonizatzen

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 14:30

Duela 50 urte, euskara zientziaz aritzeko eta zientzia egiteko beste edozein hizkuntza bezain egokia zela frogatu nahi izan zuen gazte-talde batek. Eta Elhuyar sortu zuten. Orain, Afrikan, Masakhane MT: Zientzia dekolonizatu egitasmoa sortu du beste talde zabal batek, helburu berberarekin: terminologia zientifikoa osatzea hango hizkuntzetan, garapen zientifikoa bultzatzeko, beren hizkuntzetan, eskoletan zein lantokietan.

3

"Alfonso Sastre" orriko edizioen historia

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 13:41

Azpian agertzen den edozein bertsio ikusteko, egin ezazu klik datan. Laguntza gehiagorako, ikus Laguntza:Historia eta Laguntza:Laburpenak. (oraingoa) = oraingo bertsioarekin dagoen aldea, (aur) = aurreko bertsioarekin dagoen aldea, t = aldaketa txikia, → = Sekzio batean aldaketa, ← = Aldaketa automatikoen laburpena

25

Alfonso Sastre hil da

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 12:54

Alfonso Sastre antzerkigilea gaur hil da, 95 urte zituela. 1926an jaio zen Madrilen, baina azken urteetan Hondarribian bizi zen. Izan ere, urte asko zeramatzan Euskal Herrian errotuta. Antzerki obrak, nobela, saiakerak eta zinema gidoiak idatzi zituen. (informazio gehiago, berehala) Sareko BERRIAzalea: Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

17

Probak eta frogak

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-17 : 11:46

Esan egingo dut: amiñi bat beldurtuta joan nintzen txertodromora. Zientziaren defendatzaile eta ardura kolektiboaren aldarrikatzaile sutsua izan zaitezke eta, aldi berean, hipokondriako desesperatua. Zorionez, ziztadak ez zidan ekarri nire barruko izuti obsesiboak espero zuen tronbosirik. Bai, ordea, aspaldian ikusi gabeko adiskide baten itzulera: hileroko odol jarioarena.

7

"10 minututan" podcastaren denboraldi berria abiatu du Maite Goñik

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-15 : 18:21

Maite Goñik zuzendu eta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzitako 10 minututan podcast teknopedagogikoak denboraldi berria abiatu du, bosgarrena hain zuzen. Denboraldi berria Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia atalarekin hasi du: "Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea...).

11

Ibil Bedi taldeak kantua egin dio Agerraldiari

Erabiltzailearen aurpegia
2021-09-15 : 18:14

Agerraldiak badu kantua. Ibil Bedi taldeak egin du, eta gaur sareratu dute. Berehala zabaldu da sare sozialetatik.

Aurrekoak ››