Teknofiloen albistegia
8

Amets Arzallus: "Euskal Herriari kantatzerako orduan bada noraez momentu bat"

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 16:36

'Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea?' izenburupean, hitzaldia eskaini du Amets Arzallusek Senperen, Bertsolamintza jardunaldien baitan. Entzungai duzue kontatutakoen lagin bat.

Publizitatea

24

Jarrera matxistagatik, bertan behera utzi dute Azkoitiko Pelotai Euneko mutilen txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 16:35

(Argazkia: Emakume Master Cup) "Neskak pilotan? Eta zein dago sukaldean afaria egiten?" edo "Gaur neskek 17:00etan jokatuko dute, gero sukaldera joateko" gisako mezuak irakurri daitezke mutilen txapelketako Whatsapp taldeko pantaila-argazkietan. Emakumezko pilotariei egindako irainak medio, mutilen txapelketa bertan behera uztea erabaki dute txapelketako antolatzaileek.

110

Entrenatzaile zein kapitain euskalduna dituen Osasunari, alkate eta lehendakari euskaldunek eginen diote harrera, igoera lortzeaz gain taldeak AEKrekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duen denboraldian. #GoraOsasuna

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 16:01

Entrenatzaile zein kapitain euskalduna dituen Osasunari, alkate eta lehendakari euskaldunek eginen diote harrera, igoera lortzeaz gain taldeak AEKrekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duen denboraldian. #GoraOsasuna

9

Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 14:02

Madonna euskal kantu baten doinura sartu da Eurovision galako oholtzara. Poparen erreginak bere klasikoetako bat abestu du Tel Aviven (Israel) ospatu den abesti lehiaketa entzutetsuan; 1989an kaleratu zuen Like a prayer kantuarekin hasi du emanaldia. Oraingoan kritika asko jaso ditu, tonua galduta ibili baita kantuan.

7

Berri faltsuak eta adimen artifiziala

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 13:42

Gizakien portaera adimenduna imitatzea da Adimen Artifizialaren helburua. Informatikaren hasieran planteatu ziren erronkak halakoak ziren, xake-jokoan irabaztea eta hizkuntzen artean itzulpen txukunak egitea. Lehen helburua Deep Bluek duela 20 urte baino gehiago lortu zuen. Bigarrena lortzeko bidean gaude, baina dagoeneko, hizkuntza batzuen artean eta testu sinple samarretan, betetako helburutzat jotzen

26

Naiz Irratiak eguneroko programazioari ekingo dio astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 09:22

Atzodanik eguneroko eskaintzarekin ari da emititzen NAIZ Irratia, euskara hutsezko hedabide berritua (Info7ren ondorengoa). Hauteskunde kanpainaren jarraipenerako saioak jarri du abiapuntua, egunero 19.00etan, eta maiatzaren 27tik aurrera, aktualitatea ardatz, 12.00etan eta 19.00etan magazin bana eskainiko ditu. Datorren asteburuko hauteskunde gauean saio berezia izango da.

23

Mont-de-Marsango euskal presoei ukatu egin diete igandean bozkatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 10:58

Espainiako Kontsulatuak ez die bide eman Mont-de-Marsan espetxeko (Okzitania) euskal presoek egindako eskaerari. Hortaz, ezingo dute bozaktu datorren igandeko Udal eta foru hauteskundeetan.

28

Eleaniztunen hiru gaitzak

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 09:56

Urte hasieran Gaitasuna, aukera, desira izeneko iritzi-artikulua idatzi nuen Euskaltzaindiaren mendeurreneko hitzaldi baten karietara. Berria sarean irakurtzen duzuenek hura bilatu baino ez duzue artikulu honen abiapuntuaren berri izateko; paperjaleentzat, aldiz, esango dut gaitasuna, aukera eta desira hizkuntza txikien hiztunek hizkuntza erabiltzeko bete beharreko hiru urratsak direla, Euskal Herriaren errealitate soziolinguistikoa ulertzeko ezagutza-erabilera binomioak baino irudi zehatzagoa eskaintzen digutenak, hain zuzen.

4

Juan San Martin bekaren deialdia ireki da Historiaren alorreko ikerketentzat (9.000 euro)

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 14:46

Juan San Martin bekaren deialdia ireki berri da. Eibarko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen dute eta 14. edizioko ikerketa esparrua HISTORIA izango da. Kontutan hartu bekara aurkezteko proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egin behar dela. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin ikertzaile eibartarra omentzea da. Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da eta bekaren diru zenbatekoa berriz 9.000 eurokoa. Eskaera irailaren 2tik urriaren 11 arte egin daiteke eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eta informazio gehigarria hemen aurkituko duzu.

16

'Harro!' jaio da, Euskal Herrietako LGBTI elkarte ezberdinek osatutako plataforma

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 08:56

Harro! Euskal Herrietako Transmarikabollo plataforma beharrizan jakin batzuetatik jaio da: esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko, eta elkar sostengatu eta koordinatzeko beharretik, zehazki. Azaldu dutenez, faxismoaren gorakada eta pinkwashing aren erabilera tarteko, LGBTI kolektiboa erasoak pairatzen ari da etengabe. Hala bada, egoera horren aurrean "erantzun material bat emateko beharretik sortzen da Harro!".

12

Euskal Herriko hainbat LGTB elkartek Harro plataforma sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 23:39

"Esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko eta elkar sostengatu eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik" sortu da Harro, Euskal Herrialdeetako Transmaribibollo Plataforma. Ohartarazi dute "kapitalismo aseezina" LGTB mugimendua "instrumentalizatzen" ari dela. Ortzadar LGTB elkarteak eta Bizkaiko erakunde publikoek sustatutako Bilbao Pride ekinbidea -aurten izena aldatu diote, eta Harro Eguna izango da- eta Eurovision jaialdia aipatu dituzte adibide modura.

26

Lan heriotzen odolusteak aurrera darrai: Zarautzen eta Zestoan bi langile hil dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 21:26

Zestoan izandako lan istripu hilgarri baten berri eman dugu goizean; bada, gaur bertan izandako beste lan heriotza bat jakinarazi beharrean gaude, Zarautzen gertatutakoa, kasu honetan. Hain zuzen ere, arratsaldean, eraikuntza sektoreko behargin bat hil da, garabi batetik erorita. Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoaren senitarteko, lankide, gertuko lankide eta langile klase osoari.

101

AZKEN ORDUKOA] Gorka Lupiañezen tortura salaketak frogatutzat eman ditu NBEko Giza Eskubideen Batzordeak @olano_urkia

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 19:52

AZKEN ORDUKOA] Gorka Lupiañezen tortura salaketak frogatutzat eman ditu NBEko Giza Eskubideen Batzordeak @olano_urkia https://t.co/BZqXrl5iGI

19

Bi langile hil dira Zestoan eta Zarautzen izandako istripu banatan

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 18:47

Beste bi lan-istripu hilgarri gertatu berri dira; Zestoan zuhaitz bat gainean erorita lehena, eta Zarautzen 30 metrora garabian lanean ari zela eroria bigarrena. Bi heriotza hauek aintzat hartuta, dagoeneko 18 dira 2019. urtea hasi zenetik Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak.

12

"Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna" uda ikastaroa ekainaren 20 eta 21ean

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 18:04

Urtero bezala soziolinguistika gaien inguruko eskaintza izango da EHUren uda ikastaroetan. Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatu du Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila ikastaroa. Donostiako Miramar Jauregian izango da, ekainaren 20 eta 21ean. Gipuzkoako Hizkuntza Aniztasunaren Mapa proiektua garatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Soziolinguistika Klusterra.

Aurrekoak ››