Teknologia albisteak

.EUS

Erabiltzailearen aurpegia

komunitate oso baten domeinua

Erabiltzailearen jarduna

.EUS domeinua: nola lagundu nire bezeroei?

2014-10-01 : 09:17

Datorren asteartean, urriaren 7an, hitzaldi-ikastaro txiki bat emango du .EUS fundazioak Bilbon: ".EUS domeinua: nola lagundu nire bezeroei?". Izan ere, dagoeneko abian da .eus domeinuen 2. fasea, eta bidean sor daitezkeen arazo praktikoei erantzuten saiatuko gara Bilbon. Abiarazte-egitura, erregistro mekanismoak, informazio praktikoa, banaketa kanalak... Urriaren 7an, Bilboko Merkataritza Ganberan, goizeko 10etatik 12etara. Ikastaroa doan. Informazio gehiago: info@domeinuak.eus / (+34) 943 08 50 51.

‘.eus’ domeinu-izenak eskatzeko epea ireki da

2014-09-18 : 10:44

Lehenengo domeinu-izenak erregistratzeko eskaria bideratu dituzte Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak; Itxaso Compañon, Arabar Errrioxako Compañon Arrieta upategiko arduradunak; Ustaritzeko Ikas, Euskal Pedagogia Zerbitzuaren izenenean, Aines Dufauk; Bera Bera kirol elkartea ordezkatzen Matxalen Ziarsolok eskubaloi taldeko kapitainak; eta Jose Antonio Gartziak Zumartianen izenean.

Lan-talde berriak gidatuko du puntuEUS; Josu Waliño zuzendari

2014-09-03 : 09:31

Behin ".eus" domeinua onartuta eta ICANN erakundearekin kontratua sinatuta domeinu-eskariak jaso, kudeatu eta erregistratzeko prestatzen ari da puntuEUS fundazioa. Fase berri hau bultzatu eta proiektua gidatzeko lan-talde berria hasi da lanean. Josu Waliño Pizarro da puntuEUS egitasmoaren zuzendari berria. Josu Waliño Pizarro (Zumaia, 1972). Informatikan lizentziatua, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresaren sortzaile eta Elhuyar Fundazioko Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendari eta zuzendaritzako kidea izan da. Waliñorekin batera Lorea Arakistain Aizpiri komunikazio-arduradunak osatuko du lantaldea.

‹‹ Hurrengoak