Honi buruz ere, badago eztabaida egin beharra gure artean, zeren hau lortzea behar luke izan lehentasunezko helburua, hori lortu eta gero litekeenak direlako bestelako helburuak lortzea: demokrazia izatea, krisi ekonomikoa konpontzea, krisi ideologikoa gainditzea, eta abar, eta ez alderantziz, Euskal Herriaren kontrakoek sinistu arazi egin diguten bezala.
Esango nuke, gurekiko bi Estatu dominatzaileak (Espainia eta Frantzia) nahiko lortu dutela gurekin gu “babesgabetasun kasia” (indefensión aprendida) moduan funtzionatzea, gure zori txarrerako.
Euskal Herria berezko Estatu propio normala izateak ekarriko luke, besteak beste, Euskara benetan gure hizkuntza ofiziala lortzea eta normala izatea, erabilerarekiko ere.
Hau lortzeko, azpimarratuko nituzke honako bi bide erabiltzea:
- gu norbanako bakoitzaren inplikazioa,
- gure arteko artekotasuna indartzea.
ARTEKOTASUNA
Hau da, egun, zerbait geroz eta gehiago gertatzen ari zaiguna gurean, Euskararekiko gehien bat, gure zori onerako:
- bai elkarte-artean,
- elkarte eta erakunde artean,
- erakunde-artean,
- erakunde eta instituzioen artean,
- guzti hauek eta pertsona edo talde artean ere.
Esango nuke, gure berezko Estatu propioa lortu arte, egoera hau dela, jadanik egunean, aukera aberatsena Euskararen indarberritzean eta biziberritzean eragiteko, praktikan behintzat. Esango nuke ere miraria dela horrenbeste organizazio ezberdin egotea, jadanik, Euskal Herri osoan, Euskararekiko, nik dakidan neurrian erabat berezia dena gure Herri honetan, eta sinistu ezina gertatzen dena nazioarteko soziolinguistika aplikatuan.
Horregatik ere, harrigarriagoa zaigu ikustea zenbait energia inbertitzen dugun Euskararen biziberritzean, lortzen dugun etekin eskasarekin erkatzen badugu (nire iritziz, noski): nola da posible azken 40 urtetan lortu dena asko dela, lorpen oso positiboa dela, esatea?, nola sinistu daiteke horrelako diskurtsoa?
Artekotasunaren adibideak, Euskararekiko, geroz eta gehiago ematen dira, esan bezala. Adibidez:
- Aurtengo Donostiako Aste-nagusiaren ikurritza bat izan da: “PARTE HARTUZ, DONOSTIARRON SAREAK JOSI”.
- Aurtengo HIZNET ikastaro antolaketan parte hartzen dute: EHU/UPV (antolatzaile nagusia), EJ/GVko Kultura Sailak, HABE Liburutegia, Asmoz Fundazioa (EIkoa), Fondo Social Europeo, Soziolinguistika Klusterra.
- BAT Soziolinguistika Aldizkariaren histori aberatsa bera, horrela eginez jarraitzen du indarrez, …
Hala ere, zenbait kontraesanezkoak bizi ditugun!, zeren, nire ustetan:
- zergatik ez dugu bat egiten abertzaleok, egitazko abertzaletazunean eragiteko?,
- edo alderantziz esanda, zergatik bat egiten dugu abertzaleak ez direnekin, gure zori txarrerako?,
- nola pentsa daiteke Euskara normalduko dela horrela eginez?, nola lortuko dugu gure berezko Estatu propioa (denetarako baliagarria den Estatua), honako egoera aldatzen ez badugu?
BESTE GALDERA nagusi bat: Noraino, gutako bakoitzak, artekotasun honetan parte hartzen dugu?, edo hobeto, ze leku bete nahi dugu horretan?
(BAGERA eta ORREAGA Elkarteen Jardunalditan aurkeztuaren zati bat; BAT Soziolinguistika Aldizkarian osorik argitaratuko dena)
Idatzitakoaren helburu nagusia da: 1) esandakoa: ezagutzea, hausnartzea, eztabaidatzea, adostea, plangintzatzea, ekitea, ..., 2) emaitzak: jasotzea, neurtzea, estabaidatzea, diagnostikoa egitea, plangintza berritzea, ...