Historia, Zientzia eta Geografia. Haratago joan nahi?
Milaka metro kubiko ur, eta horiekin batera ehunka tona CO2 lurpean injektatzeari ekin diote Euskal Herritik gertu dagoen Hontomin izeneko herrian, Lurralde-k esklusiban jakin ahal izan duenez. Hilabete inguru eman dugu informazio hori kontrastatu nahian. Izan ere, planta esperimental hori kudeatzen duen Ciuden Fundazioarekin egindako ahaleginak alferrikakoak izan dira orain arte. Inork ez omen zekien CO2a sartua ote zegoen, nahiz eta instalazioa espresuki horretara bideratuta dagoen. Informazioa zeukan pertsona “bidaian” omen zegoen.
Historia, Geografia, Zientzia eta Natura. Horiek dira Lurralde egitasmoaren gai nagusiak. Zientzia izan ezik, Euskal Herrian gutxitan azaltzen diren edukiak lantzea du helburu Lurraldek. Garai berri honetan EITBko blog sarearen babesarekin berpiztu dugu proiektua, ahalik eta lagun gehienarengana heltzeko asmoz, http://www.blogseitb.net/lurralde/ helbidean.
Ondarearen kontrako zenbait askakeriren berri eman ditugu Lurralden. Gehiago ezagutzen al dituzue?