Teknologia albisteak

CO2a lurpean gordetzeari ekin diote Espainian

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-14 : 14:35

Milaka metro kubiko ur, eta horiekin batera ehunka tona CO2 lurpean injektatzeari ekin diote Euskal Herritik gertu dagoen Hontomin izeneko herrian, Lurralde-k esklusiban jakin ahal izan duenez. Hilabete inguru eman dugu informazio hori kontrastatu nahian. Izan ere, planta esperimental hori kudeatzen duen Ciuden Fundazioarekin egindako ahaleginak alferrikakoak izan dira orain arte. Inork ez omen zekien CO2a sartua ote zegoen, nahiz eta instalazioa espresuki horretara bideratuta dagoen. Informazioa zeukan pertsona “bidaian” omen zegoen.

Arazoaren 13an lortu dugu informazioa Ciuden Fundazioko kide baten partetik, goizean, Gaztela eta Leongo Juntaren prentsa arduradunengana jo eta ordu gutxira. Ciudeneko bozeramaleak ez du zehaztu kopuru zehatza, eta momentuz gehienbat ura injektatu dela argudiatu du. “Milaka metro kubiko ur” aipatu du, eta “horiekin batera ehunka CO2 tona”, bi magnitude ezberdin aldi berean erabilita.  Kontutan izan behar da, ordea, CO2 tona bakoitzak 534 metro kubiko hartzen dituela. Ehun tona CO2-k, beraz, 53.400 metro kubiko hartuko lituzke.

Karbono dioxidoaren bahiketa eta ondorengo injekzioa lurpean polemika ugari sortzen duen teknika da. Hura defendatzen dutenek klima aldaketaren kontrako baliagarritasuna defendatzen dute, baina talde ekologista askok uste dute ahalegin hutsa eta garestia dela.

Irudia: Ciuden

Erantzun

Sartu