Sustatu logoa Teknologia albisteak

Joxe Azurmendiri omenaldia Zegaman

Sustatu
2026-07-01 11:49

Gaur bete da urtebete Joxe Azurmendi filosofo eta idazlea hil zela. Hori dela eta, Jakinek omenaldia antolatu dio asteburuan bere jaioterrian, Zegaman.

Aste honetako omenaldian Zegaman izango da uztailaren 4an, larunbatarekin.  Zegamako Udalarekin eta EHUko Joxe Azurmendi Katedrarekin antolatu du omenaldia Jakinek, eta ekitaldiak bi zati nagusi izango ditu: Azurmendiren ekarpenari buruzko jardunaldia eta omenaldi ekitaldia.

10:00etan hasiko da Joxe Azurmendiren ekarpena aletzeko jardunaldia, Zegamako Gaztelekuan Hasteko Iñaki Zabaleta Gorrotxateg EHUko Joxe Azurmendi Katedrako zuzendariak Katedraren bilakaeraz, oinarriez eta egitasmoez jardungo du, eta ondoren, Joxe Azurmendiren ekarpenaz arituko dira Alaitz Aizpuru JoaristiIratxe Retolaza Gutierrez eta Mikel Urdangarin Irastorza, Haritz Azurmendi Arruek gidatuta. 

Jardunaldiaren ondoren, 12.30etan  Zegamako udaletxe alboko plazan, omenaldia. Bertan parte hartuko dute herriko abesbatzak eta dantzariek, eta bertso musikatuak ere izango dira. 

Informazio gehiago, Jakinen webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu