Gure Txokoak webgune eta aplikazio berria da: arreta euskaraz eskaintzen duten merkataritza zerbitzuen gida izan nahi du. Ehundaka batzuk toki daude jada, eta bere bitartez erabiltzaileok toki gehiago proposatu ditzakegu.
Euskalgintzako taldetxo bat bildu da teknologia eta pantailetan dabiltzanekin proiektua sortzeko. Horietako bat Xumar Altzugarai da, albiste honen arabera.
Jadanik Twitterren sortutako oinarri batetik abiatu ziren. Orain, herritarren artean osatzeko helburua dute. Auzolanean elikatzea da helburua: kontu bat sortu eta euskaraz eskaintzen duten zerbitzuak proposatu, taldean adostu eta argitaratzeko. Ez dago in-situ egon beharrik toki jakin batean bertakoa proposatzeko: Bilbon zaude, baina Lizarrako taberna bat gehitu dezakezu, bertan euskarazko zerbitzua eskaintzen dutela baldin badakizu. Horra pantaila irudia aplikazioan nola gehitzen den toki bat:

Aplikazio edo webgunean, Euskal Herriko mapa agertzen da, euskal guneak agertuz, kategoriari dagokion kolorearekin, hori ere hautatzen ahal baita: jatetxe, gaztetxe, ostatu... Android aplikazioaren kasuan (oraingoz ez dago iOS bertsiorik), geokokapenak funtzionatzen du eta inguruko gertukoak erakutsiko dizkizu. Bestela, herri-bilatzailea ere badauka.
Puntu bakoitzean, lekuaren izena, argazkia eta eskaintza agertzen da, baina jendearen oharrak ere gehitzen ahal dira. Sustatzaileek dei hau egiten dute: "Proiektua auzolanean sortu dugu, eta euskaltzale guztion artean auzolanean elikatzea nahiko genuke. Beraz eskertuko genizuke gurean kontu bat sortu eta zure herri, hiri edo auzoan zerbitzua erabat (edo ia erabat) euskaraz eskaintzen duten txokoak proposatuko bazenitu!"
Proposamenak egiteko kontua sortu behar da. Aplikazioaren bidez edo webguneaten bidez, berdintsu, batean zein bestean sortzen duzun erabiltzaileak balio dizu elkarreragiketarako.
Probatu eta erabili:
Erantzun
Sartu