Loraldia Kultur Elkarteak Gaztea lan lerroa martxan jarri du, gazte-sormena sustatzeko helburuarekin, gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzeko, formazioa eta plaza eskainiz. Bi alor lantzen ditu Loraldia Gazteak: alde batetik, Loraldia Terminala espazioa gazte-sormenaren gune bilakatzea, Bilboko La Terminal aretoan programazio egonkorra sortuz. Bestetik, uda honetan lehenengoz martxan jarriko den Udako Ola sormen-egonaldiak Lekeition. Gazteek formakuntza jasoko dute eta esperimentatzeko aukera izango dute. Saioak profesionalek eskainiko dituzte eta lau arlo ezberdin jorratuko dituzte.
Loraldia Kultur Elkarteak Gaztea ekimena aurkeztu zuen aurreko urteko bukaeran. Lan lerro honen helburuak gazte-sormena sustatzea da, gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzea, formazioa eta plaza eskainiz, elkarteak berezko dituen baloreak sustatzea, kultur aniztasuna islatzea eta diziplina aniztasuna, sormen-egonaldiak eskaintzea eta gazteen harremanak euskaraz sustatzea.
Gazteak bi alor jorratzen ditu: alde batetik, gazteek sortutako sormen proposamenak eskaintzea La Terminal espazioan programa egonkor batekin.
Eta bestetik, Udako Ola, transmisioa lantzeko, sormena sustatzeko eta bide propioa egiteko sormen gune berri baten proposamena. Udako Ola udan Lekeition egingo dituen sormen egonaldiak.
Loraldia Terminalean euskal gazte-sormenaren harrobia ezartzea du helburu Loraldia Kultur Elkarteak.
Euskara Unibertsoko kimu berriei eskaintzen zaien ekosistema berria da Loraldia Terminala. Gazte sormenaren plaza da, gazteei, sortzaile berriei, eskaintzen zaien eremu berri bat.
La Terminal aretoan kokaturik dago. Haceriak Arteak elkarteak kulturgune bihurtu duen lantegi zahar eta handian, sortzeko eta plazaratzeko aukera izango dute gazte euskaldunek.
Izan ere, Zorrotzaurreko kultur eremua Bilboko etorkizunari begira diseinatuta dago. Irla horretan Loraldia Festibalak etorkizunari begira dagoen esperientzia berri bat sortu du: LORALDIA TERMINALA. Gazte Sormenaren Harrobia. Loraldia Festibalaren 8. edizioan egin da aurten lehen saiakera, egun oso batez La Terminal eraikinean gazteek sortutako lanak plazaratuz.
Asmo honek aurrera egingo du programazio egonkorra izan nahi duen honekin. Horrela, hilean behin, gazteek sortutako mota askotariko euskarazko proposamen artistikoak eskainiko dira bertan.
Maiatzak 13
Ekainak 10, 17
Ekainak 10
Udako Ola transmisioa eta sormena lantzeko Loraldia Kultur Elkarteak antolatu dituen 6 eguneko egonaldi kulturalak dira.
Lehenengoz burutuko dira aurten eta Lekeition egingo dira. 18-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta, 50 lagunentzako esperientzia eskaintzen da, bi txandatan: ekainaren 27tik uztailaren 3ra lehenengoa eta uztailaren 4tik 10ra, bigarrena.
Transmisioa landuko da. Gazteei gaurko erreferenteak ezagutzeko parada eskaini, sormena sustatu eta bide propioa egiteko sormen guneak zabaltzea da asmoa.
Sei egunez gazteek Lekeitioko Trinkete Etxea Ostatuan izango dute aterpe eta formakuntza tailerrak eskainiko zaizkie egunero, lau arlotan egituratuta: hitza, soinua, irudia eta gorputza.
Sortzaile profesionalek gidatuko dituzte saio hauek, besteak beste: Patxo Telleria, Iratxe Fresneda, Jokin Oregi edota Itsaso Arrieta. Honez gain, sortzaile batzuen sormena hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute: Miren Agur Meabe, Eñaut Elorrieta, Mursego, Mikel Martinez… bisitan hurbilduko dira egonaldiaren egoitzara eta saio berezia eskainiko dizkie.
Aldi berean, gazteek euren sormen batean lan egingo dute egonaldian zehar eta azken egunean Lekeitioko herriaren aurrean erakutsiko dute.
Gainera, Abbadia Jauregira bidaia egingo da baita ere.
Ekimen honetan izena emateko epea zabalik dago jada eta apirilaren 29an itxiko da. Loraldia Kultur Elkartearen webgunearen bitartez eman dezakete izena gazteek, bertan dagoen inprimakia betez.
Loraldia Kultur Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du proiektu hau bideratzeko. Eta Lekeitioko Udalak, Euskal Kultur Erakundeak eta Zinemazaleak elkarteek lagunduko dute.
Erantzun
Sartu