Teknologia albisteak

Loraldia Kultur Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

Loraldia Kultur Elkarteak XXI. mendean garatutako euskararen kultura barreiatzeko eta sustatzeko beharrari erantzuna ematen dio; eskaria erakartzeko eskaintzaren sorrera bultzatuz. Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara, munduko edozein tokiko kultura eredu berrietarako ateak zabalduko dituen eredu iraunkor batekin hornitua.

Erabiltzailearen jarduna

Loraldia Gaztea: sormen ekimena eta programazio egonkorra Bilboko La Terminalen

2022-05-11 : 08:22

Loraldia Kultur Elkarteak Gaztea lan lerroa martxan jarri du, gazte-sormena sustatzeko helburuarekin, gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzeko, formazioa eta plaza eskainiz. Bi alor lantzen ditu Loraldia Gazteak: alde batetik, Loraldia Terminala espazioa gazte-sormenaren gune bilakatzea, Bilboko La Terminal aretoan programazio egonkorra sortuz. Bestetik, uda honetan lehenengoz martxan jarriko den Udako Ola sormen-egonaldiak Lekeition. Gazteek formakuntza jasoko dute eta esperimentatzeko aukera izango dute. Saioak profesionalek eskainiko dituzte eta lau arlo ezberdin jorratuko dituzte. 

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago