Teknologia albisteak

Autoen baliza geokokatuak ikusteko mapa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-01-09 : 11:08

Urtarrilaren 1etik, Hego Euskal Herrian derrigorrezko da autoan matxura duzunearekin baliza geokokatu bat eramatea, eta gelditzen zarenean bide batean, hura aktibatzea. Eta baliza aktibo horiek non dauden erakusten duen mapa bat sortu du segurtasunean berezitutako informatikari batek: MapaBalizasV16.es. Eguneraketa/zuzenketa (astelehena 12): esan genuen ostiralean hau argitaratzean itxura batean Nafarroako kasuak erakusten zirela, baina ez EAEkoak. Oker geunden. EAEko balizak ere badaude mapan. Zuzentzen dugu testua horregatik.

Baliza hauek derrigorrezkoak bilakatu dira urtarrilean, zure autoa Espainiako matrikulakoa bada, ze Lapurdikoa bazara ibili zaitezke Espainian balizarik gabe. Beren funtzionamendu eta derrigortasunaz zalantzak egon dira, baina mapa horrek erakusten duenez, badira 300 bat aktibo edozein unetan Espainiako estatuaren mugen barruan, matrikulatuta eta zirkulazioan omen dauden 34.785.000 ibilgailuen artean.

Mapak bi kasu erakusten ditu goiko irudian ikus dezakezuen bezala: une jakin batean aktibo daudenak (argi horixka moduko batekin adieraziak), eta minutu batzuk lehenago egon direnak.

Goiko irudian, eta seguruaski mapa klikatzen baduzue une jakin batean ikusiko duzuenean, hutsune bat ere nabarituko duzue: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan ez da ikusten sekula ere baliza aktiborik. Nafarroan bai. Baina gero ikusi genuen hori kasualitatea izan zela.

MapaBalizasek datuak iturri publiko ofizialetatik hartzen dituela uste dugu: DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzatik. Eta han ere bada intzidentzia mapa global bat, honako hau. Hor ikus daitezkeen mezu desberdinen artean, grafikoki ez da igartzen zein den baliza abisua, baina batzuetan klikatuz konprobatzen da horrela dela kasua. Adibidez, Donezteben (Nafarroa) goiz honetan gelditu den auto hau:

Hor autoa geldi dagoela esaten zaigu, eta iturria da DGT 3.0: horixe da baliza sistema honen izen ofiziala, DGTren webgunean bertan informazioa.

 

Beraz, hemen duzue, MapaBalizasV16. Gauza honen egileak ez du bere izenik ematen webgunean, baina esteka dago Linkedinera, eta han ikusi dugu Hector Julian Alijas dela, ziber-segurtasuneko ingeniaritza graduan dabilen informatikaria.

 

Erantzun

Sartu