_GANDIK.EUS proiektuak zilarrezko AEBRAND saria jaso du, Gizarte-inpaktua kategorian. Sariak Burutü branding agentziak, PuntuEusentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat, garatutako marka lana aintzatesten du. _GANDIK.EUS proiektuan identitate kolaboratiboa, euskarazko storytelling berritzailea eta gazteen eta tokiko merkataritzaren digitalizazioaren arteko loturan duen eragina nabarmendu ditu epaimahaiak.
Saria Madrilgo CaixaForumen egindako ekitaldian jaso zuten Izaskun Gómezek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza zuzendaria; Josu Waliñok, Puntueus-eko zuzendaria; eta Melissa Mansok, proiektuaren sormen arduraduna Burutü-n, jaso dute s. AEBRANDek (Asociación Esañola de Branding) deituta eta antolatuta, eta entitate profesional eta enpresarialek babestuta, sari hauek Espainia eta Iberoamerikako branding arloko bikaintasuna eta jardunbide egokienak saritzen dituzte, eta bereziki eragiteko gaitasuna eta sektorearen lehiakortasunari laguntzeko gai diren ekimenak nabarmentzen dituzte.
Burutü branding agentzia arduratu da proiektu honen marka-estrategia garatzeaz, Puntueus-ek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatuta. Marka posizionamendu irisgarri, moderno, kolaboratibo eta positiboa eraiki da, eta digitalizazioa giza prozesua dela erakutsi.
Marka garapenaren zein emaitzaren bereizgarri nagusienetako bat euskaratik sortua dela da, eta hizkuntza-joko sortzailea erabiltzen duela bere narrazioan. Izenak “gandik” euskal deklinabidea du oinarri, “noren eskutik” esan nahi duena, eta pertsonen arteko lotura emozionala irudikatzen du (zuregandik, niregandik, guztiongandik).
Egitura gramatikal honekin jolastuz, “… _gandik … _gana” formula akeratu da mezuak sortzeko; pertsonak batzen dituen eta lokaletik globalera doan ibilbidea sinbolizatzen du: gazteengandik eta lankidetzatik merkatariengana, merkataritzaren eraldaketa digitala helburu. Baliabide semantiko honek proiektua komunitatetik sortzen dela eta komunitatearentzat egiten dela azpimarratzen du.
Narrazio hori guztiori unibertso bisualera ere eramaten da. Azpimarraren erabilera sistematikoak (“_gandik”) diskurtso-elementu gisa funtzionatzen du, komunitatearen parte-hartzeari irekitako espazio bat iradokitzen du, eta, aldi berean, ekosistema digitalari keinu zuzena egiten dio. Bere kolore korporatiboek, arrosak eta horiak, izaera marrazten dute: arrosak hurbiltasuna, sormena eta pertsonalaren balioa adierazten ditu, eta horiak, berriz, mugimendua, energia, ilusioa eta argitasuna.
Finean, Burutü agentziak eta _GANDIK.EUSen sustatzaileek –Puntueus eta Eusko jaurlaritzako Merkataritza Saila– hizkuntza-sustrai sakonak dituen proposamen baten bidez merkatariek eta gazteek elkarrekin tokiko merkataritzaren etorkizuna bultzatzen duen mugimendu aktibo eta eraldatzailea artikulatu izana aitortu du AEBRAND sariak.
_GANDIK.EUS-I BURUZ
_GANDIK.EUS Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritzak eta PUNTUEUS Fundazioak elkarrekin sustatutako ekimen berritzailea da. Bere helburu nagusia da herriko ikasleek tokiko saltokientzako webguneak sortzea, euskaraz eta doan. Helburu horren bidez, hiru ardatz nagusi lantzen dira: gazteen heziketa digitala, merkataritzaren digitalizazioa eta euskararen sustapena ingurune digitalean.
_GANDIK.EUS-en bidez, DBH, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek, irakasleek gidatuta, webguneak garatzen dituzte tokiko negozioentzat. Metodologia honekin gaitasun tekonologikoak garatzeaz gain, belaunaldien arteko lotura sendoak eta benetako lankidetzak sortuko dira, udalerriko kohesio soziala sendotuz eta komunitatearen etorkizuna elkarrekin eraikiz.
Proiektua 2025-2026 ikasturtean hasi zen fase pilotu batekin Portugaleten eta Beasainen, non zazpi ikastetxetako 130 ikasle 30 webgune garatzen ari diren merkataritza eta elkarteentzat. Hasierako esperientzia horren ondoren, 2026-2027 ikasturtean, beste lau udalerritara hedatuko da, lurralde historiko bakoitzean bat, eta 2027an beste lau gehituko dira, guztira hamar udalerri izatera iritsiz.
Erantzun
Sartu