Teknologia albisteak

Kaixomaitia

Erabiltzailearen aurpegia

https://t.co/UsWp3ClxOo, Euskaldunon harremanetarako gunea. Twitter bidez komunikatu eta elkar laguntzeko sortu dugu kontu hau. Bihotzez.

Erabiltzailearen artikuluak

Urte amaierako aitorpenak I

2020-01-03 : 20:08

Hilabete bukaerako egunak eta abenduko hasierakoak ordea, alaiagoak izan dira, baita urdinagoak eta beroagoak ere, tenperaturek gora egin dutelako, eta aldi berean, pertsonok arropa gutxiago janzteko aukera izan dugulako.

4 arrazoi lehen hitzordua etxean izateko, sexua nahi baduzu

2019-12-23 : 09:33

Maitasunean zein sexuan zoragarria dena da ez duela axola pilatutako esperientziak. Harreman guztiak, bikotekidearekin nahiz maitalearekin, bakarrak dira, eta erronka eta abentura berriak jartzen dizkigute aurretik. Nahi dugun norbaitekin ligatu dezakegu edonon: supermerkatuko ilaran, metroan lanerabidean egindako bidaian edo autoaren depositua betetzen dugun bitartean. Gure sexu grina nahi dugun tokian asetzeko eskubidea ere badugu. Oraingo honetan, oso ondo ezagutzen dugun leku batean lehen hitzordu bat antolatzea proposatzen dugu: gure etxean bertan.

Mariasun III

2019-12-19 : 09:52

Gosaldu ostean komun-ontzian eserita nengoela, belaunen altueran kokatuta zeuden kuleroetan aurreko gaueko aztarnak ikusi ahal izan nituen. Horiek kendu eta arropa zikinaren saskian utzi nituen. Neure buruari ezetz esaten nion, aurreko gaueko zerrikeriak alde batera utzi behar nituela, baina hortzak garbitu bitartean begiak etengabe saskira joaten zitzaizkidan. Ahoa garbitu eta dutxara sartu baino lehen, buruari kasu egin gabe, azken arnasketa bat egin nuen saskian utzi berri nituen kuleroekin. 

“Dirty talking”-a praktikatzea: hau da gehien gustatzen zaiena egiten dutenei

2019-12-16 : 13:37

Mundu guztiak ez daki burmuina sexu organo izatera ere irits daitekeela. Eta estimulatzera iristeko, gure zentzumenetako edozein erabil daiteke. Belarria ere bai, bai, eta kasu honetan ez dugu hitz egiten sexu-praktika arriskutsuegi batez eta buru apur bat ergelez: “dirty talking”-az ari gara. Badakizu zer den?

Mariasun II

2019-12-12 : 10:52

Lehen hilabeteak horrela igaro genituen, ezer berezirik gertatu gabe, eta tarte horretan, niri bi emozio muturrera joan zitzaizkidan. Lehen emozioa amorrua izan zen, gero eta gehiago haserretzen ninduen logela ixten zueneko egoerak, ondoren aireztatu gabeko usaina (edo sexu usaina) nire muturren aurrean jartzen zuela iruditzen zitzaidalako. A ze zerria Beñat, errespeturik gabekoa, gainera hain zen desordenatua... eta niri gauzak behar bezala ordenatuak izatea oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan, horrela etxeak beste itxura bat hartzen zuelako. Baina ez nintzen gai berari ezer esateko.

Ezagutzen dituzu emakumearen gorputzaren 4 atal erogeno hauek?

2019-12-09 : 20:43

Emakumearen atal erogenoak nerbio-amaiera ugari pilatzen dituztenak dira, eta, beraz, ukimenarekiko oso sentikorrak dira eta sentipen atsegina sortzeko gai dira. Nahiz eta eremu erogeno horietako asko emakumeek nahiz gizonek ezagutzen dituzten, batzuetan ez dakigu zein puntutaraino diren garrantzistuak plazer sexualean edo nola jokatzen duten emakumeen orgasmoan.

Mariasun I

2019-12-05 : 08:25

Beñat gazte arrunta da, zertxobait lotsatia dirudi eta klasetik kanpoko orduetan, gehienetan etxean egoten zen ordenagailu aurrean. Ikasten bai, baina baita seriek ikusten ere, batzuetan bere logelako atea ixten zuen eta zertan zebilen ez nuen jakiten, akaso gazteen kontuak izango ziren, masturbatzen edo. 

Gonorrea, klamidia eta herpe genitalen kutsatzea saihesteko aholkuak, sexua duzunean

2019-12-02 : 15:02

Pertsona askok, sexua mantendu ondoren, bizitzako uneren batean ETS bat hartu dute. Izan ere, OMEren datuen arabera, badakigu urtero 300 milioi pertsonak baino gehiagok hartzen dutela sexu-transmisiozko gaixotasunen bat munduan, eta 500 milioik baino gehiagok daramatela herpesaren birusa, batzuk jakin gabe ere.

Alain I

2019-11-28 : 09:03

Uda intentsua neramala ezin nuen ukatu, azken asteetan ia astero pertsona ezberdin batekin ligatu nuen, eta zenbat eta gehiago ligatu, orduan eta gogo gehiago sartzen zitzaidan harreman erotikoak izateko.

Zure lehen esperientzia al da gay sauna batean? Jarraitu aholku hauek

2019-11-25 : 17:11

Inoiz gay sauna batera joan ez direnei, baina jakin-mina edo gogoa pizten dienei; badira zenbait aholku esperientzia hau espero bezain pozgarria izan dadin eman ditzakegunak. Batez ere, erabakiak hartzea eragozten dieten zalantzak badaude.

Kontaketa erotikoa: Itsaso III

2019-11-22 : 17:18

- Bai ama, gauerako plana dut – Erantzun zidan alabak. Afarian lasaitzea lortu banuen ere, oraindik berotasuna mantentzen nuen. Askotan masturbatzen nintzen alaba etxean egonda, baina oraingo honetan ez nuen isiltasunean ibili nahi, beraz, onena, etxetik ateratzen zenean nire gogoak asebetetzea izango zen.Intentzioa hori zen, baina alaba berandu irten zen eta ni loak harrapatu ninduen.Etxeko atea ixten zela entzun nuen eta gauaren iluntasunean esnatu nintzen. Mugikorra begiratu eta goizeko 5:03 ziren.

Kontaketa erotikoa: Itsaso II

2019-11-18 : 15:22

– Bai ama, gauerako plana dut – Erantzun zidan alabak.

Afarian lasaitzea lortu banuen ere, oraindik berotasuna mantentzen nuen. Askotan masturbatzen nintzen alaba etxean egonda, baina oraingo honetan ez nuen isiltasunean ibili nahi, beraz, onena, etxetik ateratzen zenean nire gogoak asebetetzea izango zen.
Intentzioa hori zen, baina alaba berandu irten zen eta ni loak harrapatu ninduen.

Etxeko atea ixten zela entzun nuen eta gauaren iluntasunean esnatu nintzen. Mugikorra begiratu eta goizeko 5:03 ziren. Ohikoak baino pauso gehiago zirela iruditu zitzaidan, eta horrek, alaba ez zela bakarrik etorri esan nahi zuen. Pasilloko bidea nola egiten zuten entzun nuen eta nire logelako ate parean geratzen zirela iruditu zitzaidan, azken zarata behintzat, bertan entzun nuen. Erabateko isiltasunean jaiki, modu automatikoan mesanotxean gordeta nuen jostailua hartu eta ate ondora joan nintzen zerbait aditzen nuen ikusteko. Belarria atean itsatsi nuen eta zerbaitetan ari zirela antzeman nituen. Jostailuak bentosa zuen eta horretaz baliatuta, paretaren kontra jarri nuen, eta poliki, soinurik egin gabe, oso-osorik barruraino sartu nuen. Atzo bustita oheratu nintzen, are bustiago esnatu nintzen eta atearen ondoan blai eginda nengoen. Ufffff, a zer zoramena eta gozamena!

Kontaketa erotikoa: Itsaso I

2019-11-14 : 21:39

Kaixo, (nor ari zara agurtzen?), irakurlea… oraintxe hau irakurtzen ari dena, (baina ez dizu erantzungo…), eta zuk zer dakizu erantzun duen ala ez?, (ero samarra zaude…).
Nork ez du izan alde batetik bizitzarako aurpegi bat eta bestetik barrenean sentitzen duen beste bat? Nor ez da bizi, sarri, dikotomia horretan? Ba horrelakoa izan zen nire bizitza alderdi askotan (batez ere sexualean) eta denbora askoan zehar.

Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz VI

2019-11-11 : 15:53

Ohean erabat biluzik ginen, maindirea belaunen altuerara iristen zen eta logelako iluntasuna handia zen. Hala ere, nire begiak argirik gabeko gelan zerbait ikustera ohitu ziren eta Eneritzen ile luzea, bizkarra eta ipurdia parez-pare identifikatu ahal izan nituen. Haren amarekin egin bezala txorta berezi horren praktika probatzen genuen bitartean, ia automatikoa nuen nire eskuak bere bularretara eramatea. Mugimendu erritmikoa generaman, lasaia, beroa, bustia, intentsua, gogorra, lizuna... ezaugarri hauek guztiak zituen harreman erotikoa burutzen ari ginen. Burua oso nekatuta dagoenean, gutxi kontrolatzeko gai denean eta norberaren sena aurrez-aurre agertzen denean, sentsazioa bikaina da. Bikaina!

Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz V

2019-11-07 : 17:25

Begirada begietara zuzendu eta denbora batez mantendu genuen. Esku bana mahai gainean luzatuz elkarren arteko kontaktua egin genuen, eta gure oinek bestearen hankartea laztantzen zuten intentsitate berdinarekin, ferekatzen genituen eskuak. Isiltasunean geratu ginen eta gure azaleko gurtzien soinua besterik ez zen entzuten. Egoera hura denboran luzatu zen.

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa

2016-06-10 : 12:24

kaixomaitia.eus, euskaldunon harremanetarako guneak, Aztiker Soziologia Ikergunearen laguntzaz, 2016ko otsaila eta martxoan 73 galderaz osatutako online bidezko inkesta anonimoaren emaitzak dira atzo aurkeztutakoak; bizitza afektiboa, bizitza sexuala, internet bidezko harremanak eta leialtasunaren inguruan eginiko galdera hauei 18-64 urte bitarteko 1.500 herritarrek eman zieten erantzuna.

Kaixomaitia.eus-en #KM_sexuinkesta ikerketaren emaitzak Ekainaren 9an ikusgai!

2016-06-03 : 10:34

Kaixomaitia.eus-en ekimenez eta Aztiker soziologia ikergunearen laguntzatz otsailaren 12an jarri genuen abian "Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko online inkesta anonimoa". Molde honetako lehena izan da guk dakigunez eta espero bezala, oso arrakastatsua izan da; 1.500 lagunek erantzun diete inkestako 73 galderei eta Ekainaren 9an emango ditugu jakitera emaitzak prentsaurreko bidez.

[Ikus Iruzkin osoa kaixomaitia.eus Blogean]

Kaixomaitia.eus-eko erabiltzaileen erradiografia eta beste datu interesgarri batzuk

2016-05-09 : 08:31

Aurreko iruzkin batean idatzi genuen “Online Datinga", edo interneta erabiliz besteekin harremantzeko modua, gero eta ohikoago bilakatzen ari zirela. Egun, bikotekidea topatzeko 3. bide ohikoena da eta epe motz-ertainera lehena izateko itxura guztia du. Bada, euskaldunoi  ere  “online datinga” ez zaigu arrotza egiten eta badira milaka batzuk harremanetarako webgune espezializatuetan izena eman dutenak.

Maitasunaren algoritmoaren bila

2016-05-03 : 15:18

Ted Talks izeneko hitzaldietan  Amy Webb-en istorioarekin topo egin eta gurera ekarri nahi izan dugu. Online Datinga edo internet bidezko harremantzearen inguruko ikuspegi berri bat dakarrelako; gerturaketa eta metodologia analitiko bat ematen du, oso kalkulatzailea.

Nola osatu soslaia arrakastatsu bat harremanetarako webgune batean? Ahaztu lotsak eta to 6 trikimailu!

2016-04-22 : 21:22

Ligatzeak ez du formula sekreturik, zaren bezala aurkeztea eta bila zabiltzan hori definitu baino ez duzu.  Giltzarria zu zara… baina, badaezpada, 6 tirikimailutxo luzatuko dizkizugu, maitia! 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago