Teknologia albisteak

Kaixomaitia.eus-eko erabiltzaileen erradiografia eta beste datu interesgarri batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-06 : 14:43

Aurreko iruzkin batean idatzi genuen “Online Datinga", edo interneta erabiliz besteekin harremantzeko modua, gero eta ohikoago bilakatzen ari zirela. Egun, bikotekidea topatzeko 3. bide ohikoena da eta epe motz-ertainera lehena izateko itxura guztia du. Bada, euskaldunoi  ere  “online datinga” ez zaigu arrotza egiten eta badira milaka batzuk harremanetarako webgune espezializatuetan izena eman dutenak.

Honen harira, Kaixomaitia.eus en otsailean abian jarri genuen “Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoa” ren baitan, atal propioa izan zuen gai honek eta aurrerapen gisa emaitza pare bat aurreratzeko moduan gara:

Galderari erantzun dioten 1.284 pertsonetatik %34ek harremanetarako webguneren batean inoiz izena eman duela adierazi dute eta 410 pertsonetatik %89k internetek harremanak errazten edo ligatzen laguntzen duela diote.

kmsexuinkesta_izenaemanduzuinoiz kmsexuinkesta_internetharremanetanlagundu   Gaurko iruzkin honetan, hainbat elkarrizketetan egin diguten galderari erantzun nahi izan diogu: “Nolakoa da  zuen erabiltzailea? zer ezaugarri ditu?” Honekin batera Kaixomaitia.eus atarairen datu batzuk partekatu nahi izan ditugu zuekin, interesekoak izango zaizkizuelakoan

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago